By

Atutxa(e)ko Ainara
Gure seme-alaben etapa guztiak erronka bat dira, haiek aldatzen eta gainditzen doazen heinean eta beren bizitzan ikaskuntza berriak txertatuz garatzen doazen bidean. Baina batzuetan beldur garen etapa bat nerabezaroa da. Zer espero duzu beragandik? Nola lagundu gure seme-alabei etapa berri honetan? Pista batzuk eskaintzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako seme-alabak dituzten familientzako saio berezi bat...
Sakondu
Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei!  
Sakondu
Lauaxetako ikasleek aurten ere EHUko Udaberriko Matematika lehiaketan parte hartu dute eta hainbat izan dira jasotako sariak. DBH 1. eta 2. mailan, Ane Iglesias Miñok 10. Postua eskuratu du. Batxilergo 1. eta 2. Mailatan, Eleder Martín Lancok, 2. postua lortu du, Ander Lasarte Antxustegik 5. lekua eta Jon Valbuena Álvarezek 6. postua.  
Sakondu
Ahalegintzen garenean, emaitzak lortzen dira. Besteak beste, norberak egindako lanarekiko gogobetetasuna eta satisfakzioa, eta, harago, besteen aintzatespena ere jasotzea posible da. Hori da Batxilergo Dualeko programako ikasleen kasua, oraingo honetan Academicak bidalitako eguzkitako betaurrekoekin agertzen zaizkigu, udarako ateetan. Gainera, horietako batzuek, DBHko 3. eta 4. mailakoek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoek, ohorezko diploma jaso...
Sakondu
Oraingoan astebururako plan bat proposatzen dizuegu. Antzerki-komedia dibertigarria da, eta, bertan, desgaitasuna duten gazte askok, aktore propioek bezala, dituzten arazoak jorratzen dira. Aisialdirako proposamen honek gizarteratzearen aldeko apustu garbia egiten du. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen esteka.
Sakondu
“Nola hobetuko zenuke ikastola?” Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei egindako galdera izan zen. Batzuek pentsatu zuten agian ona izango zela ikasle gazteagoei bullyinga, adikzioa, sare sozialak edo LGTBIQ bezalako gai garrantzitsuei buruz hausnartzen laguntzea. Eta bere ideia, benetako proiektu bihurtu zen. Zuzendaritzan aurkeztu ondoren, ordu erdiko 8 saio egiten ari dira Lehen Hezkuntzako 5....
Sakondu
DBH 4 mailako ikasleen artean poesia lehiaketa bat antolatu dugu. Lanak edozein hizkuntzatan egin ahal izan ditutezte eta banaka zein taldeka. Lan hoberenei saria lortzeaz gain, haien poemetako bertso batzuk aukeratuak izango dira eta ikastolako toki, bide, horma, … ezberdinak hornitzeko erabiliko ditugu, Ikastola poesiaz eta ikasleen hitzez betetzen joan daiten. Zorionak irabazleari, Libe Garate...
Sakondu
Aspaldian ez dugu elkar ikusi. Urtebete, bi urte, .. batzuk ez dugu ezta gogoratzen ere azkenengoz noiz ikusi ginan! Baina polita izango da berriz elkartzea. Datorren ekainaren 25ean izango da, bazkari eta erromeria batekin. 400 pertsona baino gehiagok eman dute izena! Berezia izango da. Oraindik animatzen bazara, izena eman dezakezu hemen datorren ekainaren 1era arte....
Sakondu
Gure ikasle ohi Inunen eskutik, Lehen Hezkuntzako ikasleek, beste behin, giro ezin hobean, euskaraz abesteko aukera izan zuten. Gaur egungo abestiak eta betikoak. Gure kulturaren parte diranak. Lauaxetak euskararen eta gure kulturaren alde egiten duen beste ekimen bat dugu. Beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egitera gonbidatzen zaitugu.
Sakondu
Duela aste batzuk, Lauaxetan, Pi eguna ospatu genuen, ikasleak beren ezagutzak modu sortzailean aplikatzera animatzeko hainbat egun eta erronka planteatuz. Gaurko egunean sariak banatu dira. Zorionak guztioi! Pi eguna saria: Ane Iglesias, Jon Valvuena, Iñigo Zarraga Piesiak Saria: Lander Martínez, Galder García, Maria Zarrabeitia. Argiak saria: Amets Larraza, Elene Uribe. Pi-entsatu Saria: Sara Aranguren, Oier...
Sakondu
1 87 88 89 90 91 104