By

Atutxa(e)ko Ainara
Lauaxetako 4 eta 5 urteko ikasleek Plastikina ezagutu dute egunotan. Zerbait esan dizuete etxean? Oso panpina bidaiaria da, eta haur asko ezagutzea eta plastikoa ondo erabiltzearen garrantzia ikusaraztea du helburu. Ekimena UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Saretik sortu da. Plastikinak inspiratuta, Lauaxetako ikasleek bere dohain artistikoak erakutsi dituzte gainera, plastikoak biltzeko edukiontzi berezi bat sortuz. Haur...
Sakondu
Iker Gutierrez, 2. Batxilergoko ikaslea, Euskadiko lehen sailkatu zan Ekonomia Olinpiadetan. Esperientzi honetan, Ikerrez gain, ondoko ikasleak izan ziren: Nora Barrenechea, Alexander Jauregui, Leire Zubicaray, Naia Arnaiz, Izaro Arrieta, Malen Azkuna, Paula Balzategui, Ane Castañeda, Aroa de Pablo, Nikole Etxebarria, Leire Rio eta Nahia Rodriguez. Eurei esker ere ikastola modura ere, lehenengo ikastetxearen saria lortu dogu! Ekainean Sevillara doa Estatuko Olinpiadetara. Aurrera!  
Sakondu
Gaurkoan gure gazteen artean euskararen erabilera hedatzeko asmoz eta horretarako erreferente interesgarriak eskaintzeko helburuz, tetsigantza nabarmen bi izan ditugu Lauaxetan. Batetik Amets Arzallus, bertsolari eta idazlea. Bestetik Omar Diop, Senegaletik 14 urtegaz, Berriatuara etorritako euskalduna. Biak euskaldunak, bata Ipar Euskal Herrian bizi da, bestea Hego Euskal Herrian. Biak euskaraz bizi direnak eta euskaraz sortzen dutenak:...
Sakondu
Horiek dira burura etortzen zaizkigun hitzetako batzuk, atzo Agur jaia edo promozio festa ospatu zuten Batxilergoko 2. mailako ikasleengan pentsatzen dugunean. 34. Promozioa! Etorkizun osoa duzue aurretik. Zuen promozioa eta beste batzuen orla ikusi nahi baduzu, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu. Aurrera!
Sakondu
Gaur Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak MercaBilbaora joan dira. Egun desberdin bat, baina ikasketak baita. Zer kontatuko dute itzultzean?
Sakondu
Batxilergoko 2. urteko 13 ikaslek titulazio bikoitzarekin amaituko dute aurten: Batxilergoko diploma eta AEBetako High Schoolekoa. Alexander Jauregui Orue, Leire Carrasco Asensio, Asier Corral Bilbao, Ainara Gonzalez, Aner Junquera, Ainhoa Ruigomez Mugica, Eleder Martin, Izaro Arrieta Cereceda, Iraia Brazalez Bernal, Iraia Oruezabal Ortiz de Guinea, Irati Gaztelumendi Ibarra, Jon Gonzalez De Audikana Lupardo eta Jon...
Sakondu
Datorren ostegunean Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agur jai edo promozio festa ospatuko dugu. Oso une bereziak zuentzat eta zuen familientzat: etapa bat amaitzea, ikastolatik haratago berri bati ekitea, … arlo akademiko-profesionalean zein pertsonalean horrek dakarren guztiarekin. Seguru amatxu, aitatxu edo aitite bat baino gehiago hunkitu egiten dela, ez baita gutxiagorako. Aurrera, neska-mutilak! Agur festarako aurreikusitako...
Sakondu
Azkenean, merezi bezala gozatu ahal izan dugu horretaz guztiaz; izan ere, familia mendi-irteerak berriro martxan jarri ditugu. Zein ondo egon ginen erakusteko, argazkiei begiratu bat eman besterik ez duzu egin behar, eta badakizu, hurrengorako animatu. Besarkada bana!
Sakondu
Gurasook une bakoitzean ondoen dakigun eta ahal dugun moduan egiten dugu, une horretan dakigunaren arabera, baina gure seme-alabek bezala, gure planteamenduak eta baldintzapenak gainditu, zalantzan jarri eta gure seme-alaben hezkuntzari esker gu geu ere garatu gaitezke. Lauaxetako familien eskolatik adin bakoitzeko kezka eta eragin nagusia duten gaiak identifikatzen saiatzen gara, zuei ikastaroak eta hitzaldiak eskaintzeko...
Sakondu
“Ume oro artista bat da. Arazoa da haztean, nola jarraitu artista izaten”, esan zuen Pablo Picassok. Txiki-txikitatik eskuartean arkatz bat hartu eta zirriborratzen ikustea baino ez dago. Artea sormenaren sinonimoa da, eta, beraz, bere garapena garrantzitsua da. Ildo horretan, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek euskal artista eta eskultoreen lanak ezagutu dituzte, eta bereak sortzera...
Sakondu
1 89 90 91 92 93 104