Gaitasun digitala gailu teknologikoak maila teknikoan erabiltzen jakitetik harago doa. Horien erabilera egokia be barneratzen du, jarduera bakoitzaren arriskuak eta onurak baloratuz. Gaurkotasuna duen gaia da, eta garrantzitsua iruditzen zaigu horri heltzea. Horregatik lantzen ari garen gaia da, bai ikasleekin, bai familiekin. Aste honetan DBHko 1. mailan egin dugunaren zati bat da, Segureskolaren eskutik. ...Sakondu
UNESCOren Eskola Elkartuen Sareak mundu osoko hezkuntza-erakundeak lotzen ditu helburu komun baten inguruan: haur eta gazteengan bakearen oinarriak sustatzea. Lauaxeta Ikastola sare horretako kide da, eta gaurko egunean, gure esperientzia azaltzea dagokigu, gaur eta bihar egingo den jardunaldian, Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) buruz, eta hauek ikasgelan txertatzeari dagokionean. Gai honetan sakondu nahi baduzu, esteka honetara...Sakondu
Joan den ostiralean Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek eurentzako egun berezi eta magiko batez gozatzeko aukera izan zuten: inauteriak, mozorrotzeak eragiten dien ilusio guztiarekin. Pixkanaka, aurrera goaz eta umeek eskertzen dute. Guztiok pozik, normaltasunaren bidean aurrera goazela sentitzeaz , eta pixkanaka maskara baino haratago euren arpegi politak ikusteagaz! Aurrera! Bide onean goaz. Sakondu
Hezkuntzaren bidez, gure seme-alaben eta ikasleen garapen pertsonalean eragiten dugu, eta, horrekin batera, parte diren gizartearen etorkizunean. Zentzu horretan, bakean heztea erabakigarria da, beren arteko desberdintasunak hitzaren bidez konpontzeko gai izan daitezen, indarkeriara jo gabe. Egun hauetan, haiekin hausnarketa egin dugu gaurkotasun osoko albiste tristeen inguruan: Ukrainaren egoera. Saihestu beharreko esperientzietatik ikasteko eta indarkeriak, ezer...Sakondu
José Marí Villa 24 urteko galdakoztarrak 5. postua lortu du 13.000 ikasleren arteko BAME proban, Estatu mailan. Oraindik ez daki zein adarretan espezializatu, baina bere notekin ate guztiak irekita izango ditu. Ez da harritzen gaituen zerbait, Lauaxetan, bere oroitzapen bera dugu. Zorionak Jose Mari eta aurrera! Hona hemen zenbait hedabidetan argitaratutako albistea: El Correo BinkeSakondu
Hizkuntzak besteekin komunikatzeko aukera ematen digu, baina gizartea garatzen den edo garaiak aldatzen diren heinean, hizketarako gai berriak edo errealitate berriak sortzen dira, eta horiei izena jarri behar zaie, horiei buruz hitz egin ahal izateko eta komunikatzen jarraitu ahal izateko. Ildo horretan, Euskaltzaindiak klima-aldaketari buruzko hiztegi berri bat argitaratu berri du, eta bertan “garapen jasangarriaren...Sakondu
Batxilergoa non eta nola egin erabaki garrantzitsua da zure etorkizunerako. Goi mailako ikasketen aurreko bi urteak dituzu aurretik, eta etapa horretan, batez ere, zure etorkizun akademiko eta profesionalean baliagarriak izango zaizkizun gaitasunetan eragin behar duzu. Lauaxeta Ikastolako batxilergoak hiru helburu ditu: batetik, ikasleak kontzientziatzea beren ikaskuntzek bikainak izan behar dutela eta ikaskuntza bizitza osoko prozesutzat...Sakondu
Arropa ekologikoak, umeentzako eskola laguntza, osasun arazoak dituztenei lehen sorospenak egiteko QRdun pultsera, … hainbat ideia joandako ostilarean aurkeztutakoak. Guztietan, amankomunean: talde lana, ideien aurkezpena, enpresa ideia baten garapena eta ikasketarako esperientzia anitzak. Oso ondo, ekintzaileak! Aurrera!Sakondu
Eta 5 urteko txikienek badakite. Atzo landareak eta makilak biltzen aritu ziren, zapaburuak bizi diren lekua atondu eta erosoagoa izan dadin. Hori bai, badakite zerbait iragankorra izango dela, eta pixka bat handiagoak egiten direnean Lauaxetaren urmaelera joango direla. Sakondu