By

Atutxa(e)ko Ainara
Zer iruditzen zaizu adiskideei zerbait irakatsi eta haiengandik beste zerbait ikasi ahal izatea, bakoitzak besteari bere denbora eskainiz? Lehen Hezkuntzan abian jarri den ekimena da, eta Denbora Trukerako Kooperatiba Solidarioa deitu diote. Helburua: Besteen laguntza edota haiengandik ikasteko beti dirua ez dela beti tartean egon behar erakustea. Ikaskideengandik ikastea. Besteei balioa eman diezaieketen gauzak ere...
Sakondu
Gure interesa pizten duen zerbaiti buruz ikastea bezalakorik ez dago. Oraingo honetan, Lauaxetako 5 urteko ikasleek izango dute zortea, lagun berri batzuei esker bizitzaren zikloari buruz ikasiko baitute: une honetan ikasgelan lagun dituzten zapaburuak, baina handiagoak egiten direnean ikastolako urmaelera joango direnak. Jakin-mina ikaskuntzaren zerbitzura. Asko ikasi!
Sakondu
Ikasleek garatu beharreko gaitasunen artean, eta are gehiago Batxilergoko etapan, jarrera ekintzailea dago. Izan ere, ekintzaile izateak, une bakoitzean dakigun eta egiten dakigun guztia, hobetu nahi dugun horren zerbitzura jartzea dakar. Horretarako, garrantzitsua da ikasleen egunerokotasunean ekiteko gaitasuna txertatzea, ikasleek euren izaeraren parte bezela barneratu dezaten. Hori hainbat ekimen eta proiekturekin lortzen da. Horien artean,...
Sakondu
Gaur eta bihar, Batxilergoko 2. mailako ikasleek bizkarrezur-muineko lesioa duen pertsona baten hitzen eta esperientziaren lekuko zuzenak izateko aukera dute. Jarduera honen helburua errepidearen arriskuei eta trafiko-istripuek eguneroko bizitzan izan ditzaketen ondorioei buruzko hausnarketa sustatzea da. Hori guztia Eusko Jaurlaritzaren Gerta Dakizuke programaren eskutik. Eskerrik asko!
Sakondu
Gaur, emakumearen nazioarteko eguna da zientzian, eta horri buruzko hausnarketa egin nahi izan dugu. Alde batetik, Aharegin Lauaxetako talde feministak zientziaren esparruan ospetsuak diren emakumeen irudia ekarri die gogora hainbat klasetako ikasleei. Bestetik, DBHko 2. mailan, Talentatu programa aurkeztu da, eta eremu horretan lan egiten duten inguruko emakumeak identifikatzeko eta haiei elkarrizketak egiteko aukera aztertu...
Sakondu
Laster, konturatu aurretik, Aste Santuko oporrak iritsiko dira. Arazoa da, batzuetan seme-alabentzako oporrak direla, baina ez gurasoentzako. Jakinik familia batzuk egoera horretan zaudetela,  ikastolatik alternatiba bat planteatu nahi izan dugu: «Udaberrilekuak». Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako proposamena da, eta ikastolara etorri ahal izango dira, oraingoan modu ludikoan, familia bateragarri egiten laguntzeko....
Sakondu
Ikasgai eta ikaskuntza batzuk baliagarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkigu unean bertan; beste batzuetan, denboragaz ohartzen gara haien baliagarritasunaz; beste kasu batzuetan, berriz, egiten dugun ibilbidearen, ikasketen eta lanaren araberakoa izango da aurretik ikasi genuen zerbait erabilgarria iruditzea ala ez. Eta, beste batzuetan, agian zerbait ikasteak zertarako balio izan zidan galdetzen jarraituko dugu. Baina nahi ala...
Sakondu
Pixkanaka-pixkanaka ikasturtean aurrera egiten ari gara. Egun hotzak atzean geratzen doaz, eta apurka-apurka udaberria kukuka daukagu, eta horrekin batera, azken ikasturteko ikasleentzako erronka nagusietako bat: Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa. Noiz izango da? Informazio hau eta gehiago aurkituko duzu EHUren esteka honetan eta beste artikulu interesgarri honetan.
Sakondu
Lauaxetako sei ikasle saritu dituzte Fair Saturday erakundearen planetako ipuin-lehiaketan, beren komunikazio-trebetasunak planetaren iraunkortasunaren zerbitzura jarri ondoren. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan:  “World asmatzailea” lanagatik, Uxue Larizgoitiarentzat, eta aipamen berezia Nerea Uriarteren “Maskota berria” lanarentzat. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan: “Salba daigun mundua batera” lanagatik, Maider Galeanorentzat eta Ayala Morenorentzako saria, “La luz...
Sakondu
Natura esploratzea modu aparta da txikienen ikaskuntza pizteko. Haurrek inguruko mundutik ikasi nahi dute, horregatik etengabe galderak egiten dituzte. Harriduraz eta jakin-minez beterik daude. Gaur hau eta Lauaxetaren inguruko espazioaren zabalera aprobetxatu ditugu, behe-lainoa harrapatzen saiatu eta bertatik ikasteko. Ez al dizue inbidia pixka bat ematen askatasun sentsazio horrek?
Sakondu
1 96 97 98 99 100 104