By

Atutxa(e)ko Ainara
Joandako astean hezkuntza arloko zuzendari eta irakasle txiletar batzuen bisita jaso genuen, gure hezkuntza sistema eta proiektua ezagutzeko interesa adierazi ondoren. Gaurkoan, beste talde baten bisita jaso dugu.
Sakondu
Garrantzitsua da gure seme-alabak gizarte anitz batean heztea, aniztasunak dakarren aberastasunaz jabetuz eta beste ideia batzuk, norberen ideien bardintsuak izan ala ez, errespetatzeak duen garrantziaz jabetu daitezala. Bakean heztea, azken batean. Egunerokoan lantzen den zerbait da, bizikidetzan gerta daitezkeen gatazketan edo egoeretan, eta World Peace Game bezalako dinamikekin ere lantzen da, DBHko ikasle batzuk murgilduta...
Sakondu
Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Artigas Gela ezagutu zuten, Bizkaiko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentroa, eta birziklatzeari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten.
Sakondu
Joan den astean, Lauaxetako DBHko 1. mailako ikasleek minbiziaz hausnartzeko aukera izan zuten. Saioa Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) eskutik egin zen. Helburuak, ondokoak: – Gaixotasun horren prebentzioa sustatzea – Minbiziaren aurkako Europako Kodea ezagutaraztea – Gazteen galdera eta zalantza guztiak argitzea
Sakondu
Irakurtzeko ohitura garatzea interesgarria da, baina nola egin? Esteka honetan irakurtzeko zaletasuna pizteko 10 gako eskaintzen dizkizugu. Bestalde, beste esteka honetan liburuak doan deskargatzeko webgune batzuk aurkituko dituzu. Eta gogoratu, bizitzako beste arlo batzuetan bezala, zuk irakurtzen baduzu, errazagoa dela haiek irakurtzea.
Sakondu
Txikienen amatxu eta aitatxuren kezketako bat izaten da. Zuen lasaitasunerako, irudi batzuk. Eta gerorako plana… siestatxoa! Ez dago txarto, ezta?    
Sakondu
Atzo eta datorren astean, Txileko ikastetxe ezberdinetako irakasleen eta zuzendarien ordezkaritza baten bisita jaso genuen, gure hezkuntza-sistema eta proiektua ezagutzeko interesa agertu ondoren. Ikasleak izan ziren egindako bisitan gidari lanak egin zituztenak, ikastolako hezkuntza-etapa desberdinetako geletara gerturatuz. Eskerrik asko!
Sakondu
Egunerokoan badakigu denbora askorik soberan ez daukazula. Horregatik, gauzak errezteko asmoz, albiste esanguratsuenak laburbildu doguz. Ikusi nahi? Erantsita, hiru hileroko Lauberri edo gure aldizkari digitala aurkituko duzu. Horretarako, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu. Aldi berean, gure blogean harpidetuz, astean behin, zure postontzian asteko albisteen laburpena jaso daikezula ere gogorarazten deutsugu. Horretarako gure webean http://www.lauaxeta.eus/eu...
Sakondu
Oraingo honetan, euren berezko ekimena erakutsiz ikasturtean zehar hainbat mural artistikoren bitartez txunditu gaituen 4 ikaslegaz egon nahi izan dogu. Orainarte euren lanak blogean edota ikastolan ikusi ez badozuez, albiste honetan amaieran aurkituko dozun galeria bisitatzera gonbidatzen zaiutugu, euren lanak ezagutzeko. Aiala Moreno, Maialen Junquera, Alaitz González, LH 5. mailakoak eta Hugo Moreno, LH 2....
Sakondu
Gaurkoan, pelikula interesgarri bat proposatzen dizuegu: “Haizea hezi zuen haurra” (El niño que domó el viento). Film ederra da, William Kamkwamba Malauiko 13 urteko gaztearen istorioa kontatzen duena. Haize-sorgailu bat eta ur-ponpa bat eraiki zituen, bere asmamenaren, iraunkortasunaren eta berarengan sinetsi zuten lagun gutxi batzuen laguntzaz. Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu....
Sakondu
1 97 98 99 100 101 104