Kontziliazioa edo seme-alaben zaintza, familia, lana, lagunak eta norberarentzat denbora orekatzeko ahalegina zaila izaten da eta sarritan, asegabetasunaren iturri izaten da. Honeri erantzutelo asmoz, txikienei zuzendutako zerbitzu bereziak eskaintzea erabaki dogu.
Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren aurkituko dozu informazio gehiago.
• Umeen zaintzaren eta lanaren arteko familien kontziliazioa errezteko, zerbitzu bereziak daukaguz Haur Hezkuntzako ikasleen eta familien eskura.
• Ohiko eskola egutegiaz gain, 2 eta 3 urteko mailetako ikasleek eta euren 4 eta 5 urteko mailetako neba-arrebek, eskola egutegi eta ordutegi berezia dauke aukeran. 2022- 23 ikasturtean, berriz, 2 urtetik 5 urtera bitarteko ikasle guztiek izango dabe zerbitzu hau aukeran.
• Zerbitzu osagarri honek zera eskaintzen dau orokorrean; irailak 1etik uztailaren 15era arteko egutegi berezia (jai eta zubi egunak salbu) eta 7:30etatik 18:30etara arteko ordutegi berezia.
• Egutegi eta ordutegi berezi honen zerbitzua arlo soziohezitzaile informalera bideratuta dago. Zerbitzu honen arduraduna, ohiko tutore eta irakasle taldearen osagarri/gehigarri dan hezitzaile taldea izango da eta horretarako instalazioak Haur Hezkuntzako espazioak eta gelak izango dira.
• Egun eta ordutegi berezi honeen kasuan ez dago autobus zerbitzurik, beraz familiek ekartzen dabe umea.