Lauaxeta Ikastolako batxilergoak hiru helburu ditu: batetik, ikasleak beraien ikaskuntzek bikainak izan behar dutela jabetzea, eta ikaskuntza bizitza osoko prozesutzat hartzea.
Bestetik, ikasleengan gizartea eta ekimena hobetzeko gaitasuna sustatzea; eta azkenik, ikaslearen jarrera ekintzailea eta proaktiboa sustatzea, arazoak ebazteko eta erronka pertsonal eta profesionalei aurre egiteko funtsezkoa baita.
Lauaxeta Ikastolan, batxilergoko 3 modalitateez gain, hauen barruan, guztira 11 orientazio ibilbide sortu ditugu. Helburua zera da, batxilergoaren ondoren burutu nahi dituzun ikasketen arabera, zure batxilergoa hartara egokitzea da, eta horretarako ikasgai aproposenak ikasteko aukera izatea.
Zientzia-batxilergoak edo zientzia-modalitateko batxilergoak aukera ematen du zientzia-arloan oinarrizko konpetentziak eskuratzeko, eta, horrela, ikasleek, amaitzen dutenean, ezagutza zientifiko-teknologikoaren adarrari dagozkion graduko unibertsitate-ikasketak hasteko funtsezko tresnak izango dituzte.
Zientzia- eta teknologia-gaietan interesa duten pertsonei zuzenduta dago, batez ere. Lotutako gradu batzuk, adibidez, Medikuntza, Albaitaritza, Biologia, Ingenieritza ezberdinak edo Arkitektura dira.
Batxilergo mota hau kudeaketan, irakurketan, komunikazioan, eta arrazoibide abstraktuan interesak eta trebetasunak erakusten dituzten ikasleei zuzenduta dago, eta gizarte eta giza arloetan oinarrizko konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen du.
Giza eta Gizarte Zientzien ezagutza-adarrari dagozkion graduko unibertsitate-ikasketak arrakastaz jarraitzea ahalbidetzen du.
Egin daitezkeen graduetako batzuk hauek izan daitezke: Zuzenbidea, Kazetaritza, Enpresen Zuzendaritza edo Publizitatea.
Batxilergo mota hau, batxiler zientifiko teknologikoa edo giza eta gizarte zientzietako batxilergoa aukeratu nahi ez duen ikaslearentzat dago aurreikusia. Orokorrean esanda, Matematikak Batxiler 1. mailan amaituko lituzke eta batxiler 2. mailan Zientzia orokorra ikasgaia garatuko luke. Hau horrela izanda. batxilergo mota hau aukeratzen duen ikasleak, bere goi mailako ikasketetan matematikarik behar ez duelako izango litzateke.
Hau aukeratu ondoren, ikasleak goi mailako zikloak ikasi ahal izango lituzke eta unibertsitatera sartzeko ikasgaien ponderazioen arabera, edozein ezagutza esparruko gradu zehatz batzuk ere.
Lauaxeta European Business Baccalaureate Diploma Europar Batasuneko Erasmus + programaren barruko proiektua da, eta bere helburu nagusia goi-mailako ikasketak Batxilergoko ikasketa horien bidez egiten dituzten ikasle guztientzat kalitatezko gaitasun komunak ziurtatzea da.
Batez ere, enpresarekin, ekonomiarekin, Business-ekin eta abarrekin lotutako goi-mailako ikasketak egiteko interesa duten ikasleei zuzenduta dago; hala ere, LEBBDren planteamendua ikasle guztientzat dago irekita.
Diploma honek, batetik ikaslearen jatorriko herrialdeko batxilergo titulazioa (era presentzialean) eta bestetik, Estatu Batuetako batxilergo titulazioa edo High School Diploma (era digitalean) lortzea suposatzen du.
Programa honek, hiru helburu nagusi daukaz: hizkuntza murgilketa, murgilketa teknologikoa eta murgilketa pertsonala.
Batxilergoan, konpetentzien garapenaren ikuspegia haien ikuspegi profesionalarekin indartzen da.
Hori dela eta, nagusiki ikasleak, zeharkako konpetentzietan garatzen ditu proiektuak.
Zure enpresa proiektua sortzeko gai zara?
Jarrera ekintzailea izateko konpetentziak garatzen ditugu eta aholkulari profesionalekin harremanetan jartzen dira ikasleak.
Horrez gain, enpresa, berrikuntza eta komunikazioaren munduko zenbait adituren prestakuntza eta maisu-eskolak jasotzen dituzte.
Batxiler 2. mailan etorkizuneko zure lanbidea zuzen zuzenean ezagutzeko aukera izango duzu.
Zure ikasketekin loturiko profesional batekin bere enpresa (zure enpresa) barrutik nola funtzionatzen duen ikusi eta ikasiko dituzu.
Honek egin nahi dituzun ikasketa horietara prestatuago heltzen eta modu esanguratsuagoan ikusteko balioko dizu.
Green Power proiektuak STEM eta ekonomia arloko konpetentziak lantzea ditu.
Ikasleek konpetiziorako kotxe bat diseinatu eta fabrikatzen dute, mugikortasun elektrikoan oinarrituta eta inqenieritza, teknologia, fisika, kimika eta ekonomiako ezagutza teknikoak aplikatuz.
Konpetitzera Euskal Herman Green Power programatik antolatzen diren lasterketetara jotan dira.
Bizitzaren aurrean jarrera kritikoa izatea, irizpide propioak garatzen jakitea, arrazoiak era argudiatuak garatzen jakitea, etab. dira pentsamendu kritikorako konpetentziak bilatzen dituen elementuak.
18 urte jarraian beteko duten pertsonak dira Batxilergoko ikasleak, bizitzaren aurrean erabaki garrantzitsu eta gizartearen aurrean erantzule bihurtzen direlarik.
Batxilergoko 1. mailan, ikasleek EYP (Europako Gazteen Parlamentua) programan parte hartzen dute hautazkoa den Speaking ikasgaiaren bidez.
Programa horretan gizarteko eta munduko politika eta ekonomiako gaiak lantzen dira, eta Nazio Batuen ereduari jarraituz, eztabaida, argudiaketa, entzute aktiboa edo oratoria balioak erakusten dira.
Programaren amaieran estatu, eskualde eta nazioarteko mailako zenbait ekitaldi egiten dira. Hor, proiektuan parte hartu duten ikasle guztiak biltzen dira. Programa osoa ingelesez egiten da.
Batxilergoko ikasleen lehentasunetako bat atzerriko hizkuntza bat baino gehiagotan eraginkortasunez komunikatzea da.
Horregatik, frantsesa ikasten duten Batxilergoko 1. mailako ikasleek elkartruke-proiektu batean parte hartzen dute La Rochelleko beste zentro batekin. Proiektua urte osokoa da, eta amaieran, proiektuan ere parte hartzen duten Frantziako ikasleen familiekin egoten dira aste betean.
Bestalde, ingelesez komunikatzeko gaitasuna hobetzeko helburuarekin, urteko astebete bat Dinamarcan emateko aukera du ikasleak, eskolak eta aisialdia konbinatuz. Azkenik, beste trukaketa esperientzia aukera bat dago Berlinen ere.
Batxiler 1. mailaren amaieran ikasleek euskarazko C1 agiri lortzeko ikastaro berezi eta sakon bat jasotzen dute.
Ikastaro honek euskarazko konpetentzia maila hobetzen laguntzeaz gain,agiria lortuz gero, etorkizuneko ikasketetan eta etorkizuneko lanbideei begira aurretik pauso bat joateako aukera ematen dielarik.
Lauaxetako tutoretza programaren ardatza ikaslearen jarraipen emozionala da. Emozio baikorren lanketa, helburu egingarrien zehaztapena eta lorpena dira pertsonak etengabe hobetzen jarraitzeko duen bidea.
Arrakasta akademiko eta kurrikularra egoera emozional positiboekin errezago lortzen dela uste dugu eta horren alde egiten da lan.
Ikaslearen gaitasuna eta ebaluazio-sistema oro har garatzeko funtsezkoa da irakaslearen eta ikaslearen arteko hartu-emana ikaskuntza- eta hobekuntza-prozesuan.
Baina ikasturtean zehar duten etengabeko hartu-emanaz harago, ikasle bakoitzak bere puntu sendoak eta hobetzeko arloen hartu-eman zorrotza jasotzen du ikasturteko hiru unetan.
Hausnarketa, kontrol emozionala, norbere errealitateaz koziente izatea, autokontrola, etab. ikasleekin garatzen diren mindfullness estrategia eta teknikak dira.
Horrez gain, ikasle guztiak ezberdinak direnez, teknika eta estrategia ezberdinak praktikatzen dira, ikasle bakoitzak berari hobetoen datorkion esperientzia jaso dezan eta etorkizunera begira eroso sentitu dadin.
Gaitasun altuko ikasleek gaitasun berezi bat dute.
Diagnostiko egoki batetik hasita eta gelan egiten den enfoke pedagogiko egokirarte, hainbat elementuk parte hartzen dute gaitasun altuko ikasleek dituzten beharrizanei erantzuteko.
Horrez gain ikasgaien enfoke pedagogikoak , pentsamendu irekia eta goi mugarik ez duena bilatzen da. Gaitasun altuko ikasleek duten potentzial guztia ahalik eta gehien garatu ahal izateko.
Batxilergoan emaitzek garrantzia dute. Horregaitik ikasleengan ikasketa emaitzen garrantzia ulertzea ezinbesteko konpetentzia bat da.
Batxiler 2. maila amaitzean USE froga egitera animatzen ditugu ikasle guztiak. Hau horrela izanik, Batxiler 2. mailako matrikulaturiko ikasleen %98ak lortzen du USE froga gainditzea. Eta gehinegoak ere lortzen du bere ikasketa aukeraketan aurrera egitea.
Ikasleek ikastolan bertan Cambridge-ko azterketa ofizialak egiteko aukera dute.
Horretarako, ingeles-irakasleek, ikaslearen mailaren arabera, maila bateko edo beste bateko azterketa egitea aholkatzen dio ikasle bakoitzari.
Batxilergoko ikasleek frantsesa eta alemana dute atzerriko bigarren hizkuntza ikasteko aukera. Ibilbide hau hartzen duten ikasleek, lau hizkuntzen konpetentziarekin amaitzen dute Batxilergoa.
Gainera Batxiler 2. mailan ikasleek aukera dute, beraien hizkuntza konpetentzia mailaren arabera agiri ofizialak lortzeko.
Inglesa, frantzesa edo alemana B2+, C1 edo C2 maila duten ikasleek, atzerriko hizkuntzaren ikasketa prozesua moldatzeko aukera dute: erritmoa pertsonalizatu, lan denborak beste era batera kudeatzeko aukera, etab.
Planteamendu hau, ikasturtean zehar momentu ezberdinetan aktibatu daiteke, irakaslearekin eta familiarekin planteamendu adostuta egiten delarik.
Horrela nahi duten Batxiler 1. mailako ko ikasleek ikasturte osoa edo ikasturtearen zati bat Canada, Estatu Batuak eta Zelanda Berrian egiteko aukera dute.
Bertako bizimoduaren ezagutza, autonomia pertsonalaren garapena, hizkuntza konpetentziaren hobekuntza, arazoei aurre egiteko konponbideak bilatzeko konpetentzia garatzea, etab. dira horrelako bizi esperientzia sakontzen dituzten konpetentziak.
Atzerrian horrelako egonaldi bat egitea erabakitzen duen ikasleak, egingo duen Batxilergoaren arabera eta ondoren egin nahiko dituen ikasketen arabera, egonaldi honen planteamendua baldintzatu dezake. Beraz tutorearekin batera erabakia hartzea gomendatzen da.
Atzerriko programa honen garapena EAS Vele erakundearekin elkarlanean egiten da.
Horrela aukeratzen duten ikasleek Ikastolak zentroan bertan edo hitzartutako beste erakunde batzuetan koordinatzen dituen boluntarioen jardueretan ere parte har dezakete, gizarte-, hezkuntza- edo laguntza-lanak eginez.
DBH eta batxilergoko ikasleek, euren ibilbidean zehar, hainbat proiektu garatzen dabez, zeinetan proiektuari lotutako bideo bat grabatu eta editatu behar duten.
Era honetan, grabazio eta edizio profesionalari dagozkion ezagutzak lortzen dituzte, bai eta ahozko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna garatu ere.
Batxilergoan ikasleak modu autonomoagoarekin jarraitzen du bere ikaskuntza-ereduarekin, eta hor, bere ikaskuntza-prozesua eta hobekuntza pertsonal eta profesionaleko prozesua jasotzen ditu.
Hala nahi duen Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Lauaxeta Ikastolako Begiraleen Eskola Ofizialean (Euskaraz Egin Taldea) parte har dezake. Horretarako, zentroan bertan begiraleen programa ofiziala egingo du.
Nahi duten ikasleek kirol-entrenatzailea izateko ikastaroak presta ditzakete Ikastolan. Ikastaro horiek, egiaztatutako teknikari profesionalek ematen dituzte.
Horrela aukeratzen duten ikasleek lehen laguntzako eta ur sorospeneko titulu ofiziala lor dezakete, ikastolan bertan dagozkion ikastaroak eginez eta eskatutako proba ofizialak gaindituz.
Horrela nahi duten ikasleek autobusetako laguntzaile lanetan laguntzen dute.
Praktika honekin, Batxilergoko ikasleek, HHko ikasle txikiei laguntzen diete, bai autobusera igotzen, zein autobusean bertan izan ditzaketen beharrizanetan eta baita autobusetik gelararte joateko ibilbidean.
Laguntasuna, elkarkidetza eta ikasle txikientzako erreferentzia positiboak.