Batxilergorako matrikulazioak

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momenturen arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zai

Matrikulazio prozesua batxilergoan

Mailak: Batxilergoko 1.a eta 2.a

Ate irekiko eguna: Zehaztear

Saio honetan hezkuntza proiektua, proposamen didaktikoa eta ikastolaren egitura izango dira gaiak. 

OHARRA: Behin izen emoteko epea zabalduta, formularioa bete ondoren, automatikoki Ate Irekietara apuntatuta gelditzen da, ikastetxearen aldetik baieztapen beharrizan gabe. Izan ere, formularioaren goikaldean bertan, “Era zuzenean apuntatu zara” mezua irakurriko duzu eta zure aukeraketa biltzen duen email bat jasoko duzu. Horregatik oso garrantzitsua da zure emaila era egokian zehaztea eta behar izanez gero spam karpeta errebisatzea.

Bisita gidatuak:

Atal honetan ikastolatik ibilbide bat egingo da, ikasleak adinaren arabera izando duen espazioetara bideratuz. Bisita gidatua, hezkuntza proiektuaren azalpenaren ondoren eta egun berdinean izango da, ordu eta erdiko iraupena izanik.

Epe ofiziala: Zehaztear

Indarrean dauden arauak:Zehaztear

Idazkaritza orduak: 09:15etatik 17:30etara (ostiralean, 15:00ak arte)

 

Dokumentazio interesgarria

  • Azken ikasturteko memoria
  • Familientzako informazioa

Nola izen eman ate irekietarako?

Azaroa aldera ate irekien datak zehazten diran heinean, atal honetan bertan, 2023-2024 ikasturterako izen emateko galdetegi bat aurkituko duzu.