Lauaxeta Ikastola, 1. eta 2. Batxilergoko ikasleen artetik 100dik dira, ikasturte honetan ere bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta ibili diranak.
Barnekotasuna lantzeaz gain, kanpora begira eragina izatea bilatzen da ekintza honeen bitartez, norbere gaitasunak besteen zerbitzura ipiniz eta norberen esperientziak eta garapena aldi berean aberastuz.
Ezagutu nahi zer motatako ekintzetan aritzen diran?
Jarraitu irakurtzen.
Bolondres ekintzetan murgilduta dabilzan ikasleek, besteak beste eta euren lehentasunen arabera, ondokoak garatu dabez ikasturte honetan:
- Lauaxeta Ikastolako ekintza solidarioetan parte hartze aktiboa: liburu azoka, jostailu solidarioen azoka, janari bilketa…
- Laguntza eskolarra: Galdakaon Caritasek daukan egoitzaren eskutik, egoera familiar berezietan dagozan edota eskola laguntza behar daben ikasleenganako arreta.
- Bidezko merkataritza: Kidendaren eskutik Lauaxeta Ikastolako DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak garatzea eta salmenta solidariorako puntua kudeatu eta garatzea.
- Nagusiekaz solasean: Igurcoren eskutik nagusien egoitzan dagozan pertsonekaz denbora partekatzea.
- Ludoteka: Lauaxeta Ikastolako LH 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako ludoteka ekintzak.
- Meditazioa: Lauaxeta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako meditazio saioak.
- Xakea: Lauaxeta Ikastolako LH 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako xake saioak.
Hainbat urte dira Lauaxeta Ikastolan, batxilergoan, bolondres ekintzak garatzea proposatzen dirana. Ikasleen balorazioa, aurten ere oso positiboa izan da. Euren hitzetan bizipen aberasgarriak izaten dira ekintza honeei esker, beste testuinguru batzuetan izaten dabezanen gehigarriak diranak.