Category

Aliantzak
Diseinuan eta eraikuntzan denbora bat eman ondoren iritsi zen egiaren unea: Gasca Lauacarrek Galdakaoko lasterketan parte hartu zuen! Kontua ez da azkarrena izatea, jasangarriena izatea baizik, eta, batez ere, esperientziaren ondorioz ikastea eta hobetzea, kasu honetan bezala. Beste 9 auto ekologikoekin batera, proiektu honetan murgilduta zeuden Batxilergoko ikasleek GreenPower Galdakao lasterketan parte hartu zuten. Greenpower,...
Sakondu
Erabaki bat hartzerakoan, garrantzitsua da informazio ona izatea. Hori horrela, gure seme-alaben eta ikasleen heziketan eta prestakuntzan ahalik eta laguntzarik onena eskaintzeko asmoz, gaur hitzaldi berezi bat emango diegu DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako familiei. Helburua da zuen seme-alabei beren etorkizun akademiko-profesionalari buruzko erabaki bat hartzen laguntzea. MeOriententa enpresak 12 urte baino gehiagoko...
Sakondu
Ikastolan euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta hori dela eta eusLiderrak deritzon proiektuan murgilduta gabiltza. DBH 3. mailako ikasleei zuzenduta dago, hizkuntza kontzientzia garatzen hasten diren garaia dela iritzita eta programa honek, gazteengan hizkuntza portaera barriak sortzea du helburu. Lehenengo DBH3ko ikasle guztiek saio batzuk izaten dituzte AEKko irakasleekin, eta gero, jarraitu nahi dutenek, euskararen...
Sakondu
Batxilergoko ikasleak dira, eta karts elektrikoen proiektuan murgilduta daude. Proiektu honetan, karts elektrikoekin diseinatzen, eraikitzen eta lehiatzen ari dira, ikasteko aukera ugari ematen dizkien hezkuntza-esperientzia paregabea, baina, egia esan, haratago doa. Haiei dagokie, halaber, beren proiektua defendatzea eta beren gastuetarako babesleak lortzea. Eta aste honetan bertan, adibidez, beren proiektua defendatzen aritu dira Gascan. Esperientzia hau,...
Sakondu
Galdera horiei erantzuteko asmoz, BBK Kuna Esade Center for Social Impact (ECSI) erakundearekin elkartu da, bere BBK Kuna Kideak sareko kideei Eragin Soziala Neurtzen eta Kudeatzen Ikasteko Komunitate bateko kide izatea eskaintzeko. Guztira, 28 erakundek parte hartzen dugu erkidego honetan: ADR Enkarterrialde, Arteche, Ehe Norai Elkartea, Bilboko Portuko Agintaritza, Bidegintza, Bilbao Basket, Bizitegi, Centro San...
Sakondu
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...
Sakondu
Ikasleak hiru eta lau hizkuntzatan trebatzera animatzen ditugu. Eta gaitasun hau, bere erakusgarri diren agiri ofizialak lortzera bideratuta dago. Hori lortzeko, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera, ikasle guztiak aurkezten dira dagozkien ingelesezko probetara. Gauza bera gertatzen da DBHko 2. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoan. Proba horiek egunotan egiten ari dira, hain zuzen ere. Euskarari...
Sakondu
Oraingo honetan, DBH 4. mailako ikasleek, Industria Erronka programaren barnean Ormazabal Velatia enpresan izan dira. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoa den...
Sakondu
Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.048€ batu eta La Otra Mirada ONGra bideratu dira, Senegalen ama eta haurrentzako anbulategi bat eraikitzeko, zehazki. Eskerrik asko guztioi!
Sakondu
1 9 10 11 12 13 14