Gizarteari irekita dagoen ikastola bat gara, eta gure zereginetan aliatuak bilatzen ditugu indarrak batu eta norabide berean lan egiteko. Hori da eskolaz kanpoko kirolaren eta Bilbao Basket eta Zornotza Saskibaloi taldearekin adostu berri den hitzarmenaren kasua. Horri esker, eskolaz kanpoko saskibaloiko klaseetan izena ematen duten ikasleek talde horien entrenamendurako jarraibideak eta irizpideak beteko dituzte. Gauza...Sakondu
Gaurkoan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, Industria Erronka programaren barnean Industria Eguna 2023an parte hartzeko aukera izan dute eta bertan egindako Kahoot batetan Joana Gerenabarrena 3. gelditu zen! Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren...Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 605 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean. Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi proiektu garatzen ditugu, astebetekoak, hain zuzen ere etorkizuneko erabakiak hartu...Sakondu
Lauaxeta Ikastola gune ireki gisa ulertzen dugu. Ikastolak gizarteak une bakoitzean dituen beharrei erantzun behar diela uste dugu, ikasleak horretarako prestatuz, baina baita parte diran gizartea hobetzen laguntzeko ere. Horrek esan nahi du kanpoko erakunde eta entitateekin harremanetan egon, elikatu eta ikasi behar dugula, eta, era berean, gure esperientzia eta balio erantsia eman behar dizkiegula...Sakondu
Etorkizunari buruz erabakitzea ez da lan erraza. Helduei ere gertatzen zaigu, nagusitzen goazen heienan argiago ikusten dugula benetan zer gustatzen zaigun edo zer ematen zaigun ondoen. Baina gure seme-alabek goizetik hartu behar dituzte erabakiak, eta, batzuetan, hainbeste aukera eskura izanda, zaila izan daiteke. Horregatik, horrelako erabakiak hartu behar dituzten adinetan, bi proiektu espezifiko garatzen ditugu...Sakondu
Parte garen errealitatea aldatzeko orduan, ez da nahikoa horretarako gaitasunak edo trebetasunak izatea. Garrantzitsua da, halaber, gauzak aldatzeko gaitasuna dugula eta modu positiboan ekiteko ekimena garatu daitekeela sinestea. Kexak, atsegin ez dugun egoera baten aurrean unean uneko hustea izateaz gain, ez du ezer ekartzen egoera horretatik ateratzeko. Ekintzara pasatu behar da, eta dakigun dena jarri...Sakondu
Duela gutxi zuengana jo dugu zuekin Batxilergoko 2. urtean ikasleak lan-mundura hurbiltzeko helburuarekin garatzen ari garen proiektua partekatzeko eta zuen laguntza eskatzeko. Gaur, berriz ere, harremanetan jartzen gara mezu elektroniko honekin eta doakizuen dokumentuarekin eskerrak emateko. Zuen eta atxikitako enpresen laguntzari esker, gaurko egunean, 123 ikaslek jardunaldi praktiko bat garatuko dute 80 enpresa eta erakundeetako...Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...Sakondu