Category

Aliantzak
Joandako egunetan, 1. Batxilergoko ikasleek ekintzailetzaren munduan murgiltzeko aukera izan dute, pildora-formatuko hainbat hitzaldiren bidez. Saio hauetan, lehen eskutik ezagutu dute ekintzaile hauen esperientzia: Imanol Ituiño, Irene Rodriguez (Iddtek), Iñaki Egiluz (Markeliñe), Bigel, Maier, Iker Iturbe (Ceprenor), Orbik, Irene Gonzalez de Seed Capital Bizkaia eta Kunsthal Bilbao. Haiek beren ibilbideak, ikaskuntzak eta erronkak partekatu dituzte....
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan argi daukagu gazteei tresna baliagarriak eskaintzea funtsezkoa dela, beren buruarengan seguruak, autonomoak eta ingurunearekin konprometituak izan daitezen. Horregatik, harro gaude Amorebieta-Etxanoko jokoaren eta ikaskuntzaren bidez nerabeak ahalduntzeko ekimenean parte hartzeaz. Proposamen berritzaile honen helburua nerabeen garapen pertsonala sustatzea da, hausnarketa, sormena eta talde-lana bultzatzen dituzten jarduera ludikoen bidez. Gainera, parte-hartzaileei dinamiken diseinuan aktiboki...
Sakondu
Nazioarteko Batxilergoaren (IB) programaren esparruan, helburua herritar global, kritiko eta solidarioak garatzea izanik, Lauaxetako ikasleek aktiboki parte hartzen dute balio horiek islatzen dituzten talde desberdinetan. Talde nabarmenenetako bat Justiziazaleena da, solidaritatea, justizia eta komunitate-zerbitzua sustatzeko konpromisoa duten ikasleek osatua. Justiziazaleen Eginkizunak Justiziagileek ekimenak garatzen dituzte enpatia eta ekintza positiboa bultzatzeko, bai eskolako komunitatean, bai horretatik...
Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolan beste urrats bat eman dugu berdintasunarekin dugun konpromisoan. Goiz honetan, 6. mailan Inspira ekimena berreskuratu dute, genero-estereotipoak hausteko eta neskak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren (STEM) arloko karrerak esploratzera animatzeko. Teknologiak pauso erraldoiak ematen dituen mundu batean, funtsezkoa da etorkizuneko belaunaldiek aldaketa horiek gidatzeko gaitasuna izatea. Hala ere, gure blogeko aurreko post...
Sakondu
Gaur, Batxilergoko 1. mailako eta DBHko 3. mailako gure ikasleek mendekotasunen inguruko sentsibilizazio-hitzaldiak jaso dituzte, Sasoia erakundearen eskutik. Saio hauek adin tarte horretara bereziki zuzenduta egon dira, gazteen artean arazo hau bereziki garrantzitsua delako. Hitzaldietan, alkoholaren, kanabisaren eta beste droga batzuen kontsumoa landu ez ezik, beste mendekotasun mota batzuei ere arreta berezia jarri zaie: jokoa,...
Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan zuten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte eta haie esker, bi ikaskuntza handi eroan dituzte. Alde batetik, gure errealitateaz haraindi, bestearen oinetakoetan jartzeak, beste pertsona horrek mundua nondik begiratzen duen ulertzen laguntzen duela, beste hori hobeago ulertzen lagunduz eta enpatia handiagoz harremanetan jarriz. Eta bestalde, bizitzak...
Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume...
Sakondu
Aste honetan, gure Batxilergoko ikasleek Ingeteam-en egoitza bisitatu zuten, Mugitek proiektua aurkezteko eta babesleak eta lankidetzak bilatzeko, ekimen hau aurrera eramateko beharrezko finantzaketa lortzeko. Mugitek proiektuaren bidez, ikasleek ez dute soilik kart elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatzen; baizik eta beren proiektua defendatzea eta finantzazioa lortzea ere beren ardura da. Lan mundura oso gertukoa den esperientzia...
Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...
Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu gurekin, “Subcampeón” liburuaren egileak, gure ikasleekin osasun mentalaz hitz egiteko. Autobiografia barregarri, gordin eta zintzo bat da, komediaren eta angustia emozionalaren artean nabigatzen duena. “Subcampeón” Zuhaitz Gurrutxagaren historia kontatzen du: 19 urterekin, Real Sociedad taldearekin Lehen Mailan debuta egiteko ametsa bete zuen. Hala ere, futbolaren...
Sakondu
1 2 3 4 14