Familiok espazio eroso bat izan dezazuen, gune berri bat sortu dugu Lauaxetan: Zure Txokoa. Espazio umila da, baina erosoa, eta zurea sentitzea nahi dugu. Espazio honek kontsumo arduratsua, elkartasuna eta bihotzari dei egiten dio, inoiz ez hobeto esanda, bildutako dirua kausa solidario batera bideratuko baita, Bihotzez, elkarteari laguntzera, sortzetiko kardiopatiak dituzten haurrei eta haien senideei...Sakondu
Joandako astean Lauaxetan ospatu den bigarren eskuko liburu azokaren helburuetako bi dira. Bildutako 848€ak Greenpeacera bideratuko dira. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familiei!Sakondu
Gerra, ebakuazioak, beste familia batzuetan hartutakoak, … pertsona batzuek egun hauetan bizi duten zoritxarra eta urte batzuk lehenago gure gertuko pertsonek bizi izan zituzten egoerak. Orueko egoiliar batzuk DBHko 4. mailako geletara hurbildu dira gaur euren bizipenak ikasleekin partekatzera. Garai hartako egoeraz jabetzeko hainbat bizipen entzungai: Eguberrietako opari gisa laranja bat jasotzea opari handia zela;...Sakondu
Oraingoan, Lauaxetako ikasle ohiak izan dira ikastolara hurbildu direnak, DBHko 4. mailako ikasleekin egotera, haiekin esperientzia partekatzeko. Beren lekuan zeudenean eta zer Batxilergo mota egin erabaki behar zutenean sentitu zutena, pentsatu zutena, …. rta esperientziak erakutsi diena bidean. Izan ere, orain erabakitzeko unean daudenentzat esperientzia hurbil eta esanguratsuak dira. Eta guretzat, plazer bat da egun...Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 827 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Gaurkoan eta datozen egunetan bigarren eskuko jostailuen azoka dugu Lauaxetan. Familiei esker jasotako, umeek eskuratu ahal izango dute eta bide batez, biltzen den dirua Euleuk Senegal erakundeari laguntzeko erabiliko da.Sakondu
Bizkaiko Elikagai Bankuak eskerrak emon nahi deutsuez abenduan jasotako jakiengatik; zehazki, 927 kg elikagai! Eskerrik asko hori posible egin dozuen familia guztiei!Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizarte osoaren hobekuntza eragin handiena daukan faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak zentzu horretan heztea. Atzokoan, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin ziran Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zala eta. Baina arazo honen garrantzia dala eta, gai hau eta beste batzuk ikasturte osoan zehar lantzen doguzanetakoak...Sakondu
Lauaxeta Ikastola, 1. eta 2. Batxilergoko ikasleen artetik 100dik dira, ikasturte honetan ere bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta ibili diranak. Barnekotasuna lantzeaz gain, kanpora begira eragina izatea bilatzen da ekintza honeen bitartez, norbere gaitasunak besteen zerbitzura ipiniz eta norberen esperientziak eta garapena aldi berean aberastuz. Ezagutu nahi zer motatako ekintzetan aritzen diran? Jarraitu irakurtzen. Bolondres...Sakondu
Pertsonak izaki sozialak gara eta gure garapenerako, garrantzitsua da gure alde soziala ere heztea. Aldi berean, garrantzitsua da gure ikasleak, euren jarrera eta ekintzen bitartez, gizartea hobetu daikeela konturatu araztea. Hildo honetatik, batxilergoko 1. eta 2. mailako 100dik gora ikasle! bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta dabiz eta eurekaz elkarrizketan aritu gara. Jarraitu irakurtzen. Zenbat zarie...Sakondu