Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...Sakondu
Ikasturtea hasi denetik hainbat truke jarri dira abian: Danimarka, Belgika eta orain Arroxela. Hizkuntzen, kulturaren eta aberasten duten bizi-esperientzien arteko truke-esperientziak. Ondo ibili!Sakondu
Egun hauetako truke-esperientziez ari gara. Hizkuntza bat ikastea bilatzen dugun esperientzietaz, baina ikasleek askoz gehiago ikasten dutenetaz: beste kultura bat, beste errealitate bat eta esperientzia berriak ezagutzen dituzten heinean, zalantzarik gabe begirada irekiarazten dietenak. Duela gutxi Danimarkako gazteak izan genituen ikastolan, oraingo honetan gure ikasleak Belgikan daude eta laster beste batzuk La Rochellera joango dira....Sakondu
Hizkuntza bat ikastearen azken helburua ikasleek hizkuntza horretan komunikatzen jakitea da, eta, horretarako, garrantzitsua da hizkuntza egunerokoan erabiltzea. Ildo horretan, hainbat truke-esperientzia egiten ditugu ikasturtean zehar beste herrialde batzuetako ikasleekin, hala nola Brujas, La Rochelle, Danimarka edo Berlinekin, besteak beste. Aste honetan bertan, Danimarkako ikasle talde bat dugu gure artean. Eguraldiak agian ez du asko...Sakondu
Batxilergoko 2. urteko 13 ikaslek titulazio bikoitzarekin amaituko dute aurten: Batxilergoko diploma eta AEBetako High Schoolekoa. Alexander Jauregui Orue, Leire Carrasco Asensio, Asier Corral Bilbao, Ainara Gonzalez, Aner Junquera, Ainhoa Ruigomez Mugica, Eleder Martin, Izaro Arrieta Cereceda, Iraia Brazalez Bernal, Iraia Oruezabal Ortiz de Guinea, Irati Gaztelumendi Ibarra, Jon Gonzalez De Audikana Lupardo eta Jon...Sakondu
Aurten ere, Lauaxetako ikasleek Unesmun ekimenean parte hartu dute. Unesmunek Nazio Batuen Eredua erreplikatzen du eta UNESCO Eskolen Sarearen barne antolatzen da. Harvardeko Unibertsitatean jatorria duen hezkuntza-proiektu honek, UNESCOren printzipioen arabera, gazteen artean elkarrizketarako hezkuntza sustatzea du helburu, eta, horretarako, lankidetza eta akordioak eztabaidaren bidez lortzea bezalako balioak sustatzen ditu, bakerako kultura bat garatuz, mundu...Sakondu
Arrieta Martín, Laida Díez, Aroa Fernández, Miren Mondragon, Ager Uribe eta Ekain Garate dira, guztiak DBHko 4. mailakoak. Lan asko egin behar dela nabarmendu dute, baina esperientzia oso polita eta aberasgarria dela. Asteburu honetan bertan, eskualdeko fasean, beste ikastetxe batzuekin eta beste herrialde batzuetako (Turkia, Belgika eta Belgika) pertsonekin elkartu dira. Gero lan-talde bereko kide...Sakondu
Pandemiak kontaktu soziala baldintzatu du, baina ez du eragotzi. Horren erakusgarri, Batxilergoko ikasleek Taiwandik jaso dituzten opariak. Bidaltzailea? Ikasleen adin bereko ikasleak. Oparia? Beraiek egindako oihalezko poltsak. Detaile bat! Eta horrekin, are gogo handiagoa mundu digitala gainditzen duten eta bizitzako, beste kultura batzuekin harremanetan jartzeko eta ikasteko esperientzia bihurtzen diren truke-esperientzia horiekin jarraitzeko.Sakondu
Gaurkoan, ikastolara Amaia Ortega ikasle ohia ettorri zaigu bisitan. Estonian irakasle lanetan dabil eta iazko ikasturtean Lauaxetako ikasleekin egindako elkartrukeari jarraipena eman dio gaurkoa bisitaren bitartez. Iaz DBH 2.Mailako ikasleek euskal mitologiako bideoak partekatu zituzten Estoniako ikasleekin eta gaur berak, bisita aprobetxatuz, detailetxo bat prestatu die gure ikasleei. Iazko esperientziari buruzko informazio gehiago nahi izanez...Sakondu
Aste honetan, Lauaxetan, European Youth Parliament proiektuaren lehen barne fasea ospatu dugu, ekimen honetan zein ikaslek parte hartuko duten zehazteko. Zaila da aukeratzea, esperientzia honek mugatu egiten baitu parte hartu duten ikasleen kopurua, eta guztiak izan dira bikainak erakusketan: Ager Uribe, Aroa Fernandez, Ekain Garate, Ane Bagan, Miren Mondragon, Marta Ayerdi, Arrieta Martín, Laida Díez...Sakondu