Category

Hitzaldiak eta partekatzeak
Bizkaiko 28 erakundek parte hartzen dugu, BBK Kuna eta Esaderen eskutik, inpaktu soziala neurtzen eta kudeatzen ikasteko komunitate batean. Gure ekarpena hobeto neurtzea da helburua, “aldaketa positiboak eta berrikuntza” sortzen lagunduz. Eraginaren ebaluazioak gizarte-mailan gure programen eraginkortasunari buruzko informazioa eta erabaki hobeak hartzen laguntzen digu. Komunitate honi eta gure esperientziari buruzko bideo batekin utziko zaitugu.
Sakondu
Gaur, Brasilgo ordezkaritza baten bisita jaso dugu. Brasilgo ikastetxeetako irakasle eta zuzendari talde honek gure hezkuntza-sistema eta proiektua ezagutzeko interesa erakutsi dute, eta, zuzendariez gain, ikasleek beraiek egin dute gidari ikastolako hezkuntza-etapa desberdinetako geletan.
Sakondu
Aparkalekutik ikastolara sartzean irakurtzen diren hitzak dira, eta horrela hartu ditugu gaur Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Xabier Aizpurua Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea eta Maritere Ojanguren Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariordea. Ikasleek egiten dutenaren eta dakien guztiaren zatitxo bat erakutsi nahi izan diegu, nahiz eta Mariterek gertutik ezagutu, Lauaxeta Ikastolaren Zuzendari...
Sakondu
Atzo Lauaxetako hezkuntza proiektuan interesa agertu duten Valentziako 3 ikastetxetako zuzendarien bisita jaso genuen. Ongi etorriak!
Sakondu
Gaur Deustuko Unibertsitateko ehun bat ikasleren bisita jaso dugu. CAFyD (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak) Gradua egiten ari diren ikasleak dira, eta Lauaxetan eskolaz kanpoko kirolari buruz gehiago jakin nahi izan dute.
Sakondu
Datorren astelehenean irekiko da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazio-prozesua, baina oraingoan matrikulazio-araudi berriak eragindako aldaketekin egingo dugu. Zer da zaurgarritasun-indizea? Nola eragiten dio matrikulazioari? Horren inguruan hitz egingo dugu Onda Vascan, mahai-inguru batean, eta matrikulazioa egiteko unean dauden familiekin esteka partekatuko nahi dugu, zalantza batzuk argitzeko baliagarria izan daitekelakoan. Audioa hemen entzun dezakezu. Aurrekoaz...
Sakondu
Etengabeko ikaskuntza funtsezkoa da hazkunde pertsonalerako eta gure ekarpena hobetzeko, hainbat arlotan, hala nola lan-arloan edo gizarteari oro har egiten diogun ekarpenean. Eta horrela da guztiontzat, ikasleentzat eta helduontzat ere; ildo horretan ere erreferentzia-eredu positiboa eman diezaiekegu gainera. Garrantzitsua da gure jarduerei buruz hausnartzea, ondorioak atera eta hobekuntzak identifikatzeko, joera berriei buruz ikasteko eta egiten...
Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...
Sakondu
Ez diogu inoiz ikasteari eta garatzeari uzten. Horrela gertatzen da ikasleen kasuan, gure kasuan, guraso eta profesional gisa, eta baita erakunde mailan ere. Gaurko egunean, hain zuzen ere, hezkuntza arloko berrikuntza eta pertsonen praktiken trukaketa ekitaldian izan gara, Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astearen barruan antolatutakoa. Gure aldetik, Expertia programa aurkeztu dugu, eta planteatutako gainerako...
Sakondu
Lauaxetan ikastola espazio ireki gisa ulertzen dugu. Ildo horretan, ikasleak ikasi eta aberastu daitezke, ez bakarrik beren esperientzietatik edo irakasleek adierazitakotik, baita beste pertsona batzuen bizipenetatik eta esperientziatik ere. Horrela, ikasturte osoan zehar Lauaxeta Ikastolan garatzen den Expertia programaren esparruan, gizarte-eragile ugari hurbiltzen dira ikasgeletara, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta gai asko jorratzen...
Sakondu
1 2 3 4