Category

Hobekuntza eta berrikuntza
Txikienek sorpresa bat jaso dute Gabonetako oporretatik bueltan: Olentzero, beraientzako planetaz eta ilusioz betetako zeru bat prestatzen aritu zen jaietan. Iaz, jolaserako barne-espazio berrituarekin harritu zituen, eta aurten txoko hau goxotzen jardun du.
Sakondu
Joandako astean, Hezkuntza lege berriaren hausnarketa prozesuan, gure ikuspuntua ematen egon ginen Eusko Legebiltzarrean. Ezagutzak eta esperientziak partekatuz, Euskal Hezkuntza sistemaren hobekuntzarako helburuan.
Sakondu
Euskara Lauaxeta Ikastola
Gizarte mailan gazteen artean euskaldun kopurua gora doan arren, erabilera ez horrenbeste. Guk, honeri ekiteko talde bat sortu dogu. Gehiago jakin nahi? Segi irakurtzen. Ikastolan, aurtengo urtean euskararen erabilera sustatzeko talde barri bat sortu da irakasleen artean. Talde honetetatik hainbat ekintza dagoz mahai gainean. Euren artean, eusLiderrak, DBH 3. Mailako ikasleei zuzenduta eta beti ere...
Sakondu
Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu.
Sakondu
Jaiotzen diran unetik, haurrak zientzialari txikiak dira, eta etengabe behatzen dabe ingurunea, bost zentzumenak erabiliz, informazioa bilduz eta hartatik ikasiz. Lauaxetaren zentzumen anitzeko ikasgelak euren berezko joera hau aprobetxatzen dau, ikaskuntza errazteko. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen.
Sakondu
Esperientzia hori DBHko 4. mailan izan da. Erronka: ingelesezko unitate didaktiko bat garatzea. Parte hartu daben ikasleek eskatzen jakena baino askoz gehiago eman dabe: matematika Scratch bidez eta ingelesez ikastea, matematika eta zientziak ingelesez ikasteko ginkana, historia ingelesez ikasteko quizza, … Lan ona!
Sakondu
Esperientzia bitarteko dala ikasten dana da benetan eragiten eta barneratzen dogun ikasketa. Ildo honetatik doa, Lauaxeta Ikastolan, 3. DBHn azken egunetan garatutako Smart Citiesen inguruko proiektu interdiziplinarra. Ikusi nahi? Diziplina anitzeko proiektuak edo UDINak, Lauaxeta Ikastolan beste batzuen artean darabilguzan metodologia aktiboak dira. Helburua, ikasleei benetako ikasketa sakonago hori izateko aukera emongo deutseen esperientziak bizi...
Sakondu
UDIN, Unitate Didaktiko Multidiziplinarrari deritzogu. Proiektu honeen bitartez, ikasgaien egitura alde batera itziz eta klaseak ere nahastuz, ikasleak taldeka, gizartean agertzen diren egoera edo arazoen ebazpenean trebatzen dira. Bi aste inguru irauten dau proiektu bakoitzak, 60 ordu gutxi gora-behera. Proiektu honeetarako gaurkotasunarekin eta arlo sozialarekin lotutako gaiak aukeratzen dira: inmigrazioa, energia, etorkizuneko hiria, norbere etorkizuna...
Sakondu
1 2 3 4 5