Aurki gaitzazu

Kategoria

Kudeaketa
11
Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo egunkariak ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola. Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible...
Sakondu
11
Badatoz Aste Santuko oporrak gure seme-alabentzat, baina ez helduontzat, eta horrek erritmo desberdinak eta ohiko errutinatik aparteko zailtasunak sortzen ditu. Nola kontziliatu? Haurrarentzako balio erantsia duen eta zure betebeharrekin jarraitzeko aukera emango dizun proposamen bat nahi?  ASTE SANTUKO ZAINTZA ZERBITZUA (2 urtetik 5 urtetara) Apirilaren 11tik 14ra, 7:30etatik 16:30etara Ez dago garraio zerbitzurik Jantokia barne...
Sakondu
11
Gure egunerokoan, ingurumenari gehitu edo kendu egiten dioten ohiturak garatzen ditugu, ia horretaz jabetu gabe. Eta, erronka bat jarri eta ingurumenaren alde jokatzen badugu? Horixe egingo dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin eta haien familiekin, The Good Goali esker. Agenda 2030 programaren esparruan garatuko dugun jarduera berri bat da. Ingurumena zaintzea jolas bihurtzen dugu eta,...
Sakondu
11
Lauaxeta Ikastola gune ireki gisa ulertzen dugu. Ikastolak gizarteak une bakoitzean dituen beharrei erantzun behar diela uste dugu, ikasleak horretarako prestatuz, baina baita parte diran gizartea hobetzen laguntzeko ere. Horrek esan nahi du kanpoko erakunde eta entitateekin harremanetan egon, elikatu eta ikasi behar dugula, eta, era berean, gure esperientzia eta balio erantsia eman behar dizkiegula...
Sakondu
11
Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik edo, besterik gabe, erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago atzo Ikaspark estreinatu zuten ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gune berria da. bat. Argazkiekin...
Sakondu
11
Lauaxeta familien kooperatiba bat da, eta horrek, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak. Hala, joan den ostiralean, urtero bezala, Kooperatibisten Ohiko Batzarra ospatun dugu, aurreikusitako gai-zerrendako puntuak aztertu eta Lauaxetaren etorkizunari begira erabakiak hartzeko. Aurrera!
Sakondu
11
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...
Sakondu
11
Guraso garen aldetik, gure seme-alabentzat onena bilatzen dugu, eta, horretarako, esperientzia duten profesionaletaz baliatzen gara, baina parte hartzea eta jarraipena egitea ere nahi izaten dugu. Gure seme-alaben ikastetxea kooperatiba bat izateak, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren...
Sakondu
11
Zer lotura dute hiru alderdi horiek? Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin ikasle taldearen ekimen bati esker, badute. Izan ere, 2. eskuko arropa-azoka txiki bat antolatu dute, bildutako dirua GKE batera bideratzeko, baina, zehazkiago, Senegalen emakumeak ahalduntzeko proiektu batera. Berdintasunaren alde lan egiten duen Lauaxetako Haregin taldearen eskutik datorren elkartasun ekimen berri bat da:...
Sakondu
11
Familiok espazio eroso bat izan dezazuen, gune berri bat sortu dugu Lauaxetan: Zure Txokoa. Espazio umila da, baina erosoa, eta zurea sentitzea nahi dugu. Espazio honek kontsumo arduratsua, elkartasuna eta bihotzari dei egiten dio, inoiz ez hobeto esanda, bildutako dirua kausa solidario batera bideratuko baita, Bihotzez, elkarteari laguntzera, sortzetiko kardiopatiak dituzten haurrei eta haien senideei...
Sakondu
1 3 4 5 6 7

Azken albisteak

11
2024/11/22
Berdintasuna Hezkuntzatik Eraikiz: 25A Lauaxetan
11
2024/11/20
Batxilergoko 2. mailako Businesseko ikasleen bisita Otalorara eta Coprecira
11
2024/11/19
Zure Herrixka: arratsaldeko jolasez gozatzeko aukera
11
2024/11/19
MUGITEK Lab: Berrikuntza, ikaskuntza eta mugikortasun iraunkorra Lauaxeta Ikastolan
11
2024/11/19
Gaurkoan, txirringa eskolan
11
2024/11/18
Zatoz eta gozatu plan familiar berezi batekin Lauaxetan: “Non dago Peter Rabbit?”

Buletinean harpidetu

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.