Eskolatze prozesua emozioz eta erronkez beteriko unea da bai umeentzat bai familientzat ere. Baina, nola lagundu dezakegu gurasook egokitzapen aldia ahalik eta errazena izan dadin?
Gure Familien Eskolaren barruan, atzo solasaldi berezia eskaini genuen kezka horiek jorratzeko. Ángela Magaz filosofian eta hezkuntzaren zientzietan doktore, formatzaile eta aholkulari esperientziadunaren eskutik, gai nagusi hauek landu genituen:
- Nola egiten da eskolara egokitzeko prozedura?
- Zein dira 1 eta 3 urte bitarteko umeen ezaugarriak eta beharrak?
- Nola kudeatu txikien emozioak? Eta gure emozioak, guraso bezala?
Saioan zehar, parte hartu zuten familiek esperientzia eta ezagutza urteetan oinarritutako tresna praktiko eta erabilgarriak eskuratu zituzten, txikienei aldaketa etapa honetan laguntzeko helburuarekin.
Lauaxeta Ikastolan familiak osotasunean laguntzearen alde egiten dugu, eta honelako ekimenak eskaintzen jarraitzen dugu zuen seme-alaben garapenean eta ongizatean elkarrekin aurrera egiteko.
Eskerrik asko parte hartu zenuten familiei!