You have 0 items in your cart
Ikasturte honetan ikasle txikienek gela berriak estreinatu eta gozatu ahal izan dituzte. Egindako obren barne, espazioak HHko proiektu pedagogikora egokitu ditugu, ingurune eroso eta gardenagoa lortuz eta gelak Ikaspark jolasteko guneagaz zuzen-zuzenean lotuz.
Obra hauek Lauaxeta Campus planaren barne garatu ditugu eta aipatutakoez gain, ondokoak ere garatu dira:
- Idazkaritzako eta harrerako sarrera berriztapena
- Eguzki-plaka berriak ezartzea
- Pabilioiko komunen berriztapena
- Parking berria (urria-azaroa)
Lauaxeta Campusen inguruan informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, sakatu ondoko loturan.