Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek hezkuntza menstrualaren inguruko tailerrean parte hartu dute Askaziren eskutik, gure gorputzaren ziklikotasuna ulertzeko eta normaltzat hartzeko ezinbesteko urratsa. 馃寵
Halako ekimenak oso garrantzitsuak dira hilekoaren inguruko tabua apurtzeko eta neska gazteak txikitatik ahalduntzeko. 馃┓ Tailerrean, norberaren zikloa ezagutzen, gorputza entzuten eta ulertzen ikasi dute, jakinik pertsona bakoitza eta bere zikloa bakarrak direla. Autoezagutzak eta arreta jartzeak askeago eta kontzienteago izaten laguntzen dute.
Gainera, ikaskuntza honek entzutea, ahizpatasuna eta espazio seguruak eraikitzea bezalako balioak sustatzen ditu, estigma sozialak apurtuz eta babesa eta laguntza indartuz. 馃
Lauaxetan, uste dugu gai hauek modu irekian lantzeak errealitate menstruala normalizatzen duela, eta errespetua zein enpatia indartzen dituela. Hezkuntza integrala, azken finean, gure bizitzaren alderdi guztiak ezagutu eta zaintzea da. 馃挕