Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena duen faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak berdintasunean heztea, indarkeriatik urrun. Gure seme-alabek jakin behar dute harreman batean bi aldeen beharrak kontuan hartu behar direla. Hori dela eta, azaroaren 24an, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta.
DBHn bideo bat ikusi eta hari buruz hausnartu dute, Batxilergoan genero-indarkeriari buruzko hitzaldia Patricia Zamorano abokatuaren eskutik, eta txikiagoen kasuan kontzientziazio-lan artistikoak, ipuinak, bideoak eta abestiak.
Kontzientziatu nahi ditugu, gainera, ez dela beharrezkoa indarkeria fisikoa egotea genero-indarkeria izan dadin. Egunerokoan, baliteke gure seme-alabek garrantzirik ez ematea, baina indarkeria-eskala eta botere-harremana erakusten duten kasuen aurrean egon daitezke. Gogoeta eragingo dizun bideo batekin utziko zaitugu.