Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora.
Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua.
Asmo horrekin hainbat baliabide bildu ditugu euskararen erabilera ikastolatik haratago zabaltzeko eta gure etxeetan egunerokoa izan dadin.
Liburu, jolas, podcast, bideojoko eta baliabide hauen bidez, gure seme-alabak entretenitu eta euskaraz dibertitu ahal izango dira.
Gure EuskarazBizi gida ondoko loturan aurkituko duzu.
Aurrera!