Ikasleek garatu beharreko gaitasunen artean, eta are gehiago Batxilergoko etapan, jarrera ekintzailea dago. Izan ere, ekintzaile izateak, une bakoitzean dakigun eta egiten dakigun guztia, hobetu nahi dugun horren zerbitzura jartzea dakar.
Horretarako, garrantzitsua da ikasleen egunerokotasunean ekiteko gaitasuna txertatzea, ikasleek euren izaeraren parte bezela barneratu dezaten.
Hori hainbat ekimen eta proiekturekin lortzen da. Horien artean, aurtengo edizioan hasi berri den Ekintzailetza proiektua.
Astebetez, Batxilergoko 1. mailako ikasleek alde batera uzten dute irakasgaien eta eskolen egitura, eta honako erronka hau dute esku artean: beren ingurunean behatzen duten beharrizan bati erantzuteko enpresa bat garatzea eta profesionalen epaimahai baten aurrean aurkeztea, datorren ostiralean, otsailaren 18an, egingo den ekintzailetza-azokan.
Lehenik eta behin enpresari lotutako hainbat gaien inguruko masterclassak jasoko dabez: ekonomia, marketinga, diseinua, …
Aurrera, ekintzaileak!