You have 0 items in your cart
Berez zaila bada gustatzen zaigunarekin edo ondo ematen zaigunarekin benetan konektatzea, ez dugu gehiago zailduko kanpoko eragileek baldintzatuta.
Arrakasta izateko eta zoriontsu izateko probabilitateak, gainera, zerikusi handiagoa du gure barruarekin kanpotik jasotzen ditugun edo jaso uste ditugun mezuekin baino.
Horixe da gaur egun ere, generoan oinarrituta izan gaitezkeenari buruz dauzkagun mugen kasuan.
Horiek gainditzeko eta, hain zuzen ere, askatasunetik jarduteko, hainbat urte daramatzagu Deustuko Unibertsitatearen eskutik Inspira proiektua garatzen.
Hari esker, ikasleek aukera dute askatasunetik hausnartzeko, pentsatzeko eta aukeratzeko.