Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > EHU Udaberriko matematika lehiaketan

Asteburu honetan, apirilaren 13an Zientzia eta Tekmologia Fakultatean “IX. Udaberriko matematika Lehiaketa”. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 56 ikastetxetako 584 ikaslek parte hartuko dute, Lehen Hezkuntzako 4. kurtsotik Batxilergoko 2. mailara arte. Haien artean Mikel Patino Torrecilla, Evan Mugica Molis, Izaro Pagalday Aburto, Irati Ugartetxea Intxaurbe, Miren Mondragon Alvarado, Aroa Fernandez Cisneros eta Xabier Ayerra Arana, Lauaxeta Ikastolako ikasleak.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Claret Askartza ikastetxeak elkarlanean, “Udaberriko lehiaketa” jarri du abian, aurten ere, eta bada bederatzigarrena. Bere “anaia zaharrenaren” antzera, Universidad Complutenseko “Concurso de primavera”, matematika ikastera animatzea du helburu. Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko matematikako “Concurso de primavera” lehiaketak XXVII. urteurrena beteko du aurten. Euskadikoak, berriz, bederatzigarren edizioa izango du. Ikastetxeetatik jaso dugun babesak hezkuntza-proposamen hori gogotsu bultzatzera animatzen gaitu.

Lehiaketak matematikaren inguruko motibazio-jarduera izan nahi du lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat. Ekimena eta antolaketa Claret Askartza ikastetxeko irakasle Leioako EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin batera burutzen dugu.

Matematika-lehiaketa bost mailatan gauzatzen da: 0. maila-Benjaminak (LHko 4.), I. maila-Kimuak (5. eta 6. LH), II. maila-Umeak (1. eta 2. DBH), III. maila-Kadeteak (3. eta 4. DBH) eta IV. maila-Gazteak (1. eta 2. batxilergoa). Guztietan zailtasun desberdinetako buruketa logiko eta matematiko aurkezten ditugu.

“Udaberriko matematika lehiaketan”, curriculumeko edukiekin batera logika eta asmakizun matematikoak landuko dira.

Aurten, bigarren fasean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 56 ikastetxe parte hartu dute, 584 ikasle gogotsu aurkezten. Lehenengo fasean, otsailean ikastetxeetan egiten dena, 64 ikastetxe inguru izan ziran eta mila batzuk izan zituen partaide.

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu