European Youth Parliament hezkuntza-plataforma paregabea da, Europa osoko gazteei aukera ematen diena egungo gai garrantzitsuei buruz eztabaidatzeko, lidergo-trebetasunak garatzeko eta kultura-truke aberasgarri batean parte hartzeko. Esperientzia honetan zehar, ikasleek nazioarteko eta elkarlaneko giroan murgiltzeko aukera izango dute. Bertan, beren ideiak modu eraginkorrean adierazten, besteen iritziak entzuten eta errespetatzen eta taldean lan egiten ikasiko dute, arazo konplexuei irtenbidea aurkitzeko.
Ezagutza akademikoak eta trebetasun praktikoak eskuratzeaz gain, kontzientzia zibiko handiagoa eta aniztasunarekiko pentsamolde irekia eta tolerantea garatzen dute. Esperientzia honek gure ikasleen garapen integrala sustatzen du, herritar aktibo, konprometitu eta gizartean duten eginkizunaz jakitun bihurtzeko prestatuz.
EYPren eskualdeko fasea hasiko da Bilbon eta aurreko edizioetan bezala, Lauaxeta ondo ordezkatuta egongo da! Aurten Igor Murgak, Leire Ibarrak, Nikole Altunak, Mirari Arangurenek, Julen Irazabalek eta Eneko Zabalak hartuko dute parte esperientzia honetan.
Teambuilding eta comitee work dinamiken ondoren, bihar, igandea, eztabaidaren eguna: Assembly jenerala.
Aurrera!