You have 0 items in your cart
Erronka bati aurre egiteak gure motibazioa pizten du. Gainera, taldean egiten bada eta helburua lortzeko guztien koordinazioa behar bada, benetan talde gisa jarduten ikasten da. Horixe egin dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetan.
Bestalde, 5. mailakoek muga fisikoak izan dituzte. Atzoko egunean, adibidez, begietan benda bat jarriz aurre egin behar izan zieten planteatzen zitzaizkien erronkei, muga handiagoak dituzten pertsonen esperientziara hurbilduz, haien egoera ulertuz eta batzuetan norberegan ditugun alderdiak ere baloratuz, eta ez ditugunak aintzat hartzen, baldintza horrekin jaio garelako soilik.
Gorputz-hezkuntza, motibazio erantsia eta ikaskuntza handia, estrategia guzti hauei esker.