You have 0 items in your cart
Pandemia oztopoa izan da eskola-kirolerako ere, eta horrek eragin zuzena izan du gure ikasleengan. Baina zorionez normaltasuna berreskuratzen ari gara. Horregatik, 2022-2023 ikasturteari begira, ikastolan kirola egitera animatzen zaituztegu.
Eskolaz kanpoko kiroletako batzuk ikusarazteko asmoz, gaur LXT eguna ospatu dugu Lauaxetan: futbola, gimnasia erritmikoa, judoa eta saskibaloia.
Datorren ikasturterako eskolaz kanpoko hauetan edo beste batzuetan izen eman nahi baduzu, ondoko loturan aurkituko duzu informazio guztia.