Eskolaz kanpoko jarduerak

Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpoko jarduerak

Ikasturtean zehargo eskolaz kanpokoetan izen emateko dokumentu bi prestatu ditugu:

Informazio gehiago nahi izanez gero, ldiego@lauaxeta.eus posta elektronikora idatzi dekazezu.

Kirol eskaintza eta osasunaren garrantzia

Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergorarte daude kirol taldeak: saskibaloia, futbola, hockey, multikirola, etab. Zein da zure aukera?

Kirola egitea ezinbestekoa da osasunarentzat, eta taldekako kirola bada gainera beste zerbait handiagoaren parte izango zara, talde bat.

Irristatu argazki gehiago ikusteko.

Hizkuntzak eskolaz kanpokoetan

Lauaxeta Ikastola

Ingles maila hobetzen jarraitu nahi duzu? Frantsesarekin sakondu nahi duzu? Izena eman Ikastolako ingles eskolaz kanpokoetan eta Mondragon Linguaren koordinazioarekin zure maila hobetezen jarraituko duzu.

Gainera Cambridge akreditazioak lortzeko prestatuko zaitugu ere.

Euskarazko C1 agiria lortzeko prestatzen zaitugu ere. Zuk gogoa jarri eta Ikastolak formazioa emango dizu.

Monitore moduan lan egitea nahi duzu?

Aisialdiko monitore izan nahi baduzu, edo lehen sorospenetako agiria lortu  edo ur sorosle izan  edo kiroletako entrenatzaile ofizial bihurtu nahi baduzu?

Aukera guzti horiek eta gehiago aurkituko dituzu Batxilerreko eskolaz kanpoko ikastaroen eskaintzan.

Joan zaitez zure aisialdiko kurrikulum profesionala osatzen, esparru honetan lan egiteko behar diren agiri ofizial nagusiak eskuratuz.

Talentuen  garapena

Artea duzu gustoko?  Robotika nahiago duzu?  Abestea gustatzen zaizu?

Ikasle bakoitzak bere talentua garatzeko aukera du ikasketa esparru informalean ere. Bakoitzak bere zaletasunak, bere interesak, hobetoen ematen zaiona edo gehien gustatzen zaiona. Aukera hori ematen dute Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzek.

Artea eta sormena sustatzeko eskolaz kanpokoak

Sormenerako konpetentzia eta zaletasuna garatu nahi duzu? Abestu nahi duzu? Artea eta proiektu ezberdinak sortzea gustoko duzu?

Hau eta gehiago aurkitu ahal izango duzu arte eta sormenerako arloko eskolaz kanpokoetan.

Berrikuntza eta ekintzailetza

Ikasleei berrikuntzarako konpetentzia eta ekintzaile jarrerak garatzen jarraitzeko aukera ematen zaie. Gainera aisialdiko esparruan egiten da, plazerra eta lasaitasuna esperimentatuz.

Ikasleek garatzen dituzten ekintza eta lan ezberdinak aurkeztu egiten dituzte gainera konpetentzia sozialak eta jendearen aurrean komunikatzeko konpetentzia ere hobetuz.