Zuengana zuzentzen gara, Aritz Pérez eta Aner Toledano, Batxilergoko 2. mailako bi ikasleren proiektu baten inguruan hitz egiteko. Hondakin-uretatik abiatuta hidrogeno berdea lortzea planteatzen duen proiektua da. Proiektu horri hasiera eman zioten joan den ikasturtean, eta dagoeneko EHUn, Elhuyarreko zientzia-azokan eta Donostiako 2 ikerketa-zentrotan (CFM eta Polimaten) aurkeztu dute.
Kontua da une honetan beste lehiaketa batean murgilduta daudela: BUM sariak, Global Shapers Bilbao eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena hain zuzen, Bizkaiko gazte ekintzaileak eta konprometituak nabarmendu nahi dituena. Bertan, Bizkaia jasangarriaren kategorian hautatuak izan dira, eta, gainera, finalista guztien artean gazteenak dira, 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa baita.
Lehiaketa honen barruan, epaimahai aditu batek aukeratuko ditu kategoria bakoitzeko irabazleak, baina datorren azaroaren 30era arte, publikoaren proposamen irabazlea aukeratzeko txanda da, eta, beraz, zure botoa behar dute.
Abenduaren 1ean egingo da sariak banatzeko gala eta irabazleen berri emango da.
Beraz, une honetan, oso garrantzitsua da zure botoa, lehiaketa honetan irabazle suertatzeak aukera emango baitie:
- Bruselara joateko, berne proiektua Nazioarteko Batzorde baten aurrean aurkeztera.
- Finantziazioa lortzeko eta, besteak beste, hidrogeno galdara bat sortzeko Lauaxeta Ikastolan.
- Hidrogenoaren Euskal Korridorean sartzea.
Nola eman dezakezu zure proiektuaren aldeko botoa? Hurrengo estekan sartu eta Bizkaia Jasangarriaren kategoriara jaitsi besterik ez duzu egin behar, eta bigarren aukera klikatu (“Aritz Artizar – Hondakin uretatik hidrogeno berdea sortzen”) eta haren alde bozkatu.
Aner eta Aritzen proiektuari buruzko bideo bat ikus dezakezu beste esteka honetan.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik,