Gazteriaren beharrizanei aurre egiteko balio hezitzailea hartzen dau European Youth Parliament ekimenak. Ikasteko esperientzia eraldatua eskaintzen deutsee ikasleei eta Lauaxetan urtez urte gehitzen dan esperientzia bat da. Gehiago jakin nahi?
Jarraitu irakurtzen.
Beste behin, Lauaxetako ikasleak European Youth Parliamenten parte hartzen ari dira. Aurten DBH 4. mailako 5 ikasle honeeek hartuko dabe testigua: Greg Bulanyi, Lander Izagirre, Jon Valbuena, Aimar Labayru eta Ainhoa García.
Egungo pandemiaren erronkei aurre egiteko Europar Batasunak jarri beharko leukezan neurriak garatu behar dabez; jarraian, defentsa azaldu eta baita, beste parte-hartzaileen argumentuak eztabaidatzeko. Gaiaren defentsa ingelesez aurkeztu behar dabe eta hizkuntza menderatzeaz gain, komunikaziorako trebeziak ere erakutsi behar dabez.
Ekitaldia online garatuko da otsailaren 26tik 28ra. Egitura berbera izango dan arren, pandemiaren egoerak online izatea eskatzen dau.
Ikasleak, irakaslearen gidaritzapean, prestakuntza saioetan ari dira. Beraz, animo Greg, Lander, Jon, Aimar eta Ainhoa. Aurrera!