Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > ¡Euskaraz solasaldia, familian!

Orain dela urte batzuk euskara taldea sortu genuen Ikastolan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, eta urteotan hainbat ekintza egin ditugu helburu hori lortzen saiatzeko, esaterako, bertso eskola sortu dugu, euskal erreferenteekin hitzaldiak egin ditugu, euskal kulturari lotutako hainbat irteera egin ditugu eta eusliderrak proiektua garatu dugu DBHn.

Oraingoan ikasleentzat ez ezik, familientzat ere eskaini nahi ditugu euskararen gaineko kontzientzia indartzeko ekintzak. Guztion arteko elkarlanean helburua lortzea errazagoa izango delako. Horretarako antolatu ditugun lehenengo bi ekintzak ondorengoak dira:

  • Azaroaren 24an, ostirala, 18:00etan, Joseba Sarrionandia euskal idazlea eta Itziar Ituño aktoresarekin euskararen inguruko solasaldia egingo dugu ikastolako areto gorrian. Euskaraz ez dakizuenontzat, bat-bateko itzultzailea egongo da, helburua lortzeko euskara menperatzen ez duten pertsonen inplikazioa ere ezinbestekoa delako. Zuen seme-alabak ere zuekin etor daitezke hitzaldira hala nahi izanez gero. Interesa izanez gero, bete ondorengo galdetegia azaroaren 20a baino lehen: Izen ematea
  • Urtarrilaren 13an, larunbata, 11:30ean, Ene Kantak ikuskizuna egingo dugu ikastolako gimnasioan. Ekintza honetan izena emateko beranduago bidaliko dizuegu galdetegia.

Aurrerantzean ere, euskara sustatzeko lan honetan gurekin parte hartu nahi duzuen guztiontzat ekintza ezberdinak antolatuko ditugu.

Helburu honetan bidelagun izango zaituztegun itxaropenez,

Lauaxeta Ikastolako Euskara Taldea

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu