You have 0 items in your cart
Ikastolatik, ikasgelatik haratago, familian eta inguratzen gaituen ingurune naturalaz gozatuz erlazionatzeko aukera ematen duten jarduerak planteatzen saiatzen gara. Hainbat modutan egiten dugu, baina horietako bat mendirako irteerak dira, aldizka antolatzen ditugunak. Oraingoan Gorlizera joan ginan, barbakoa eta guzti. Esperientzia aparta! Eta eskerrak eman nahi dizkiegu zuen prestutasunagatik parte hartu zenuten familia guztiei.
Eskerrik asko eta urrengora arte!