You have 0 items in your cart
“Zientzia eta irudimena, etorkizuneko gakoak” lelopean, CAF-Elhuyar sariak banatu dira Elhuyarren 50. urteurrenaren baitan.
Sarituen artean, Fátima Villa, Lauaxeta Ikastolako ikasle ohia.
Fatima Villaren lanari Neiker saria eman diote zehazki, lehen sektoreko lanak goraipatuz. Sariaren arrazoiak honela adierazi ditu epaimahaiak: “Dirua xahutzearen gaia jorratzen du eta, zentzu horretan, gaur egungo beharrizan bati erantzuten dio. Digitalizazioan oinarritzen da eta kate osoa hartzen du kontuan. Didaktikoa da, ondo idatzita dago. Etorkizunerako proposamen gisa planteatzen du, baina egingarria da, oso aplikagarria.”
Informazio honetan sakondu nahi baduzu, esteka hau uzten dizugu.
Zorionak Fatima eta aurrera!