Gurasooi ez zaigu gustatzen seme-alabak sufritzen ikustea, maite ditugulako. Gainera, esperientzia handiagoa dugu bizitzan, gauza asko gertatu zaizkigulako, eta batzuetan egoera jakin baten aurrean oso argi daukagu zer egin beharko luketen edo zer ez luketen egin beharko.
Baina ez da gure historia, ezta gure bizitza ere, baizik eta beraiena, eta batzuetan, mintzen bagaitu ere, huts egiten utzi behar diegu, eta hain atseginak ez diren emozio batzuk ere bizitzen, haiengandik ikas dezaten eta bizitzan moldatzen jakin dezaten.
Ondoko loturan laburpen bat aurki dezakerzu eta beste lotura honetan, familia eskolako edukiak orokorrean.
Ikastolako familia bazara eta saio osoa ikusi nahi baduzu, gure webguneko alde pribatuan sartu besterik ez duzu egin behar eta oso-osoan ikusteko aukera izango duzu, Guraso eskola atalean.