You have 0 items in your cart
Hainbat izan dira, gaurkoan Lauaxetan euskara eguna ospatzeko egindako ekintzak: Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiagaz eta Eneko Axpe, NASAko ikertzaile eta musikari euskaldunagaz euskararekiko maitasunaren inguruko hausnarketa solasaldi benetan hunkigarria, irakasle musikariek eskainitako kontzertua, LHko ikasleen kalejira, euskararen aldeko manifestua,… guztiak egun honeri dagokion garrantzia eta lekua emateko asmoz, baina egunerokoan euskara isladatzearen garrantziaz jabetuz.
Eskerrik asko posible egin duzuen guztioi eta aurrera!