Lanaldi jarraitua edo zatitua? Kronobiologiaren arloko ikerketa berrienek diotenez, lanaldi zatitua hobeto egokitzen da adingabeen erritmo biologikoetara, eta, gainera, errendimendu handiagoa, nutrizio-ohitura hobeak eta eskolaz kanpoko jardueretarako sarbide hobea lortzen laguntzen du.
Juan Antonio Madrid Murtziako Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna, kronobiologian Espainiako aditu handienetakoa eta Sociedad Española del Sueño (SES) elkarteko batzorde zientifikoko kidearen arabera, “ordutegi biologikoak errespetatzeak kalitate handiagoko loa errazten du, depresioen eta motibazio faltaren eragina murrizten du, errendimendu akademikoa hobetzen du eta ondoezagatik eskolara joan ez direnen kopurua murrizten du”
Albiste osora sartu nahi baduzu, hurrengo estekan egin dezakezu.