Gure seme-alabek gailu teknologiko gehiegi erabiltzeak sortzen dituen kezken jakitun gara ikastolan. Hala ere, hezitzaile gisa, gure erronka da beren bizitzan gero eta presentzia handiagoa duen ingurune digital baterako prestatzea eta horrek dakartzan erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak eskaintzea.
Ukaezina da etengabe digitalizatzen ari den mundu batean bizi garela. Teknologiak gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan eragiten du: lanean, komunikazioan eta informazioa eskuratzean. Gure seme-alabei gaitasun digitalak garatzeko aukera ukatzea etorkizuneko arrakastarako funtsezko trebetasunak kentzea litzateke.
Garrantzitsua da bereiztea dispositiboen erabilera ludikoa eta erabilera hezitailearen artean. Aisialdi digitalera bideratutako denbora mugatzea funtsezkoa den bitartean, ikaskuntzan eta lanean erabiltzeak onura handiak ekar ditzake.
Ikastolan, gure ikasleei teknologia modu seguruan, kritikoan, etikoan eta sortzailean erabiltzen irakasten ahalegintzen gara. Ingurune egituratu batean, beharrezko laguntza eskaintzen diegu trebetasun digital arduratsuak eskura ditzaten, kontrolatu gabeko esposizioaren arriskua saihestuz.
Badakigu kezka horiek ulergarriak direla, baina uste dugu gakoa gailuen erabilera kontzienterako eta arduratsurako heztea dela, deabrutu beharrean. Hori funtsezkoa da gure seme-alabak mundu digitalean arrakastaz moldatzeko, mundu hori haien bizitzaren parte baita.
Kontua ez da esperientzia analogikoak ordezkatzea, baizik eta digitalean integratzea, gure seme-alabak etorkizunerako prest egongo direla bermatuz. Erronka ez da pantaila bera, haren erabilera desegokia baizik.
Lan egin dezagun elkarrekin oreka osasungarri bat aurkitzeko, seme-alabek mundu digital honek ekarriko dizkien erronkei aurre egin ahal izatea bermatzeko.
Jarraian, Ikastolan Gailu Digitalak Erabiltzeko Gida aurkeztuko dugu. Dokumentu horretan, gure seme-alabek teknologia modu eraginkorrean eta arduratsuan erabil dezaten kudeatzeko funtsezko alderdi batzuk jasotzen dira, bai hezkuntza-ingurunean, bai familian. Gidak atal hauek ditu:
- Gailu digitalek garapen pertsonalean duten garrantzia
Atal honetan, tresna digitalek garapen pertsonalean nola lagun dezaketen azpimarratuko dugu. Gaitasun teknologikoak eskuratzeak etorkizuneko erronkei aurre egiten laguntzeaz gain, sormena, arazoak konpontzea eta komunikazioa bezalako trebetasunak sustatzen ditu.
- Lauaxeta Ikastolan nola lantzen dugun
Ikastetxean gailu digitalen erabilera irakatsi eta ikasteko prozesuan integratzeko erabiltzen ditugun metodologiak eta estrategiak azalduko ditugu. Ingurune seguru eta kontrolatua sustatzen dugu, gure ikasleek teknologia modu kritiko, etiko eta sortzailean erabiltzen ikas dezaten, betiere hezkuntzaren gainbegiradapean.
- Prestakuntza-plana
Gure ikasleei eta familiei eskaintzen diegun prestakuntza-plana zehazten dugu, gailu digitalen erabileran gaitasun teknikoa, segurua eta etikoa ziurtatzeko.
- Erabilera-araudia ikastetxean
Atal honetan, ikastolan gailu digitalak erabiltzeko ezarri ditugun arauak eta jarraibideak deskribatuko ditugu. Arau horiek diseinatuta daude erabilera arduratsua eta segurua bermatzeko, ikasgela barruan zein kanpoan, eta teknologiaren erabilera okerrari lotutako balizko arriskuak prebenitzeko.
- Familientzako jarraibideak
Hainbat gomendio eta aholku praktiko eskaintzen ditugu, familiek aukera izan dezaten beren seme-alabei etxean teknologia osasuntsu erabiltzen laguntzeko. Jarraibide horien artean daude pantaila-denboraren kudeaketa,