Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu.
Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne.
Segi irakurtzen.
UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz egindako dokumental honetan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak hezkuntzan eta kudeaketan integratzen dabezan 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen da:
Zumaiena (Zumaia), Santa Maria Ikastetxea (Portugalete), Zazpilanda LHI (Zorrotza), Fray Juan LHI (Zorrotza), Zorrotza BHI (Zorrotza), Somorrostro Ikastetxea (Muskiz), Hernani Lanbide Heziketa (Hernani), IPI Soloarte (Basauri), IPI Sansomendi (Gasteiz), HUHEZI. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Mondragon Unibertsitatea) eta Lauaxeta Ikastola, hain zuzen ere.