Aurki gaitzazu

Historia eta memoriak

Gure izena, Esteban Urkiaga “Lauaxeta” poetarengatik dator. 1977an eratu ginan eta lehen hamar urteetan, hasierako 150 ikasleetatik 1.450 izatera pasatu ginan, eta 9 irakasletik 75era denbora berean.

Harrezkeroko garaietan, azpimarratzekoa izan zen 1988tik 1993rako bitartea. Tarte honetan arlo nagusi bitan lanean aritu ginan: hezkuntza-berrikuntzan batetik eta kudeaketaren berrikuntza etengabean bestetik, txanpon beraren alderdiak dirala etta bate bestea gabe ezin daitekela eman ulertuta.

Hausnarketaren fruitu, 1996-2000, 2000-2004 eta 2004-2008ko Plan Estrategikoen aldiari ekin genion, Hezkuntza Proiektuaren ardatz harturik baloreak, gure ikasleak bizitzan zehar ikasteko prestatu beharra eta gure azpiegituren berrikuntza.

Horrekin bat, gure Zuzendaritza Taldea bikaintasunaren kudeaketan trebatzea etorri zen, EFQM ereduaren ildotik “kudeaketa berrituz berrikuntza kudeatzeko”. Prozesukako kudeaketa-sistema bat diseinatu  genuen eta egindako lanaren emaitza gisa hainbat sari jaso genituen: 2001eko zilarrezko Q-a (400 puntu baino gehiago EFQM ereduaren baremoan);

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Kalitatearen Saria, bi aldiz eskuratua (2001ean eta 2002an); 2003ko urrezko Q-a (500 puntutik gora); finalista 2004an eta 2006an Europako Sarian; Espainiako ikastetxerik onena azken urteetan, El Mundo egunkariaren sailkapenaren arabera; eta Prize Winner for Management by Processes & Facts eta EFQM Excellence Award Winner sariak 2007an.

2004-2008 eta 2008-2012 Plan Estrategikoekin, gure Gizarte Erantzukizuna eta berrikuntzaren kudeaketa lantzea erabaki genuen.

2012-16 eta 2016-20  Plan estrategikoek Hezkuntza proiektuen berrikuntza izan zuten ardatz. Ikasleen konpetentziak hobetzeko beharrezko ikasketa baliabideak eta helburu horiek lortzeko hezkuntza prozesuen lerrokatze egokia bermatuz. 

2016-20ko plan estrategikoan Ikastolak 2030 Agenda eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak hartu ditu bere baitan, kalitatezko kudeaketaren irizpide bezala.

11

2020-24 Plan Estrategikoak hezkuntza proiketuaren hobekuntzarekin jarraitzea eta  ikasketarako, aisirako eta kirol baliabideen gaurkotzea ditu helburu. Horretarako beste ekintza batzuen artean Lauaxeta campus proiektua martxan jarri da.

Proiektu honek baliabide eta Ikastolako esparru ezberdinen gaukotzea ekartzeaz gain, Lauaxetako komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle, familia eta ikasle ohientzako aisi eta kirol zerbitzu berriak ekarriko ditu.

Sortu ginenetik gaur arte, osagai bat izan dugu iraunkor: berrikuntzaren alde izan dugun konpromisoa. Guretzat lehentasunezkoa da gizartearen beharrak igartzea eta haietara moldatzea, gure hezkuntza-proiektua eta kudeaketa dagokionean moldatuz.

Lauaxeta Ikastolaren himnoa

Lauaxetaren hezkuntza eredua praktikan nola gauzatzen dugun ikusteko, gure Memoriak ikustera gonbidatzen zaitugu:

11
11
11
11
2020-2021 Memoria
11
2019-2020 Memoria
11
2018-2019 Memoria
11
2017-2018 Memoria
11
2015-2016 Memoria
11
2016-2017 Memoria
11
2014-2015 Memoria
11
2013-2014 Memoria
11
2012-2013 Memoria
11
2011-2012 Memoria
Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.