Pertsonak izaki sozialak gara eta gure garapenerako, garrantzitsua da gure alde soziala ere heztea. Aldi berean, garrantzitsua da gure ikasleak, euren jarrera eta ekintzen bitartez, gizartea hobetu daikeela konturatu araztea. Hildo honetatik, batxilergoko 1. eta 2. mailako 100dik gora ikasle! bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta dabiz eta eurekaz elkarrizketan aritu gara.
Jarraitu irakurtzen.
Zenbat zarie bolondres ekintzetan haritzen zarien ikasleak?
100dik gora gara zeregin honetan murgilduta gagozanak.
100dik gora? Eta boluntario izanda? Itzela da hori!
Bai, egia esan 1go eta 2.batxilergo artean, pilo bat gagoz honetan inplikatuta.
Zergaitik hasi zinien honelako ekintzetan? Zerk bultzatu zintuen?
Ikastolatik aukera hau proposatu euskuen eta baiezkoa emon gendun. Proiektu interesgarrietan parte harzteko aukera emoten deusku eta gutaz gain, gizartean kasu askotan dagoan inplikazio maila gertutik ezagutzeko aukera emon deusku.
Noz garatzen dozuez ekintza honeek?
Kasu batzuetan ikastolan bertan garatzen doguz, beste kasu batzuetan ikastolatik kanpora eta asteburuetan ere., hau da, gure denpora librean. Orokorrean astean ordu bi inguru.
Eta ze motatako ekintzak egiten dozuez?
Hainbat dira: pertsona nagusiekin egotea, Ekoerropa, famili arazoak daukezan umeei laguntza eskolarra, ikastolako bertako ikasleen irakasle papera egitea, mahai jolasak, informatika edo meditazioan, animalien babeserako ekintzak, bidezko merkataritza, etabar. Horretaz gain ikastolako hainbat kanpainetan gagoz: janari bilketa, liburu azoka edo erropa bilketa adibidez.
Zein ondorio atara daikezue zuen esperientziatik edo zer gogoratzen dozue bizitakoetatik?
Ba gehien bat jendearen harrera eta ilusioa, umeak gure zai egoten dira xakera jolasteko eta pertsona nagusiak be gustuko dabe gure konpainia. Horretaz gain, pertsona nagusiek euren gaztaroko anekdotak kontatzea polita da eta gure garaiagaz zein desberdin zan ohartzea.
Esperientzi honeek, gure burua be gehiago ezagutzen lagundu gaitu eta uste genduna baino pazienteagoak eta baliagarriagoak garela konturatu gara.
Eta ikastolan zuen ikasketak amaitzen dozuezanean honelako ekintzakaz jarraitzeko asmoa daukazu?
Izan daiteke, seguruena bai.