You have 0 items in your cart
Joan den barikuan, LH 1. mailako ikasleek ekintza berezia egin zuten ingeleseko arloan. “Do you like?” unitatearen barruan, janari osasuntsua eta ez osasuntsua landu dute, eta proiektuari amaiera emateko, beren “Healthy snack” propioa prestatu zuten! 🥗 🍓🥝
Ekintza honek aukera paregabea eman die ikasleei ikasitakoa praktikan jartzeko, ingelesa modu dibertigarri eta praktikoan erabiltzeko, eta aldi berean elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetzeko. Gainera, taldean lan egiteko eta sormena garatzeko momentu bikaina izan da 🍌🍊
Hemen dituzue une polit horiek jasotzen dituen bideoa! 🎥👇