Aurki gaitzazu

Ikasgelan eta kanpoan lorpenak eskuratzen dituzten ikasleak

11

Norberen ikasketak aurrera eramateaz gain, badaude hautetatik haratago itzelezko erronka eta lorpenak burutzen dituzten ikasleak.

Arantza Berasategi dugu hauetariko bat. Batxilergoko 2. mailako ikaslea dugu eta hainbat sari, bizipen eta ordu sartu ditu hipikaren munduan.

Bere esperientzia gertuagotik ezagutzeko, berarekin egin dugu oraingoan, elkarrizketa sakonean.

Noiz hasi zinan hipikan?
13 urte ingurugaz. Hasiera baten astean ordu betez aritzen nintzen eta urte bi igaro ondoren egunero joaten izan naiz. Mungiako hipika batetara joaten izan naz eta profesional naizenetik Lezaman nabil.

Zer ematen dizu zuri zaldian aritzeak?

Hasieran norbere buruarenganako segurtasuna hartzen asko laguntzen du eta hortik haratago, beste kirol batzuetan ere jorratzen diran aspektuak: erronkak jartzea eta hauen alde jardutea, konpetitzea, ematen dizun oreka, … Horrez gain, zaldiarengandik ikasten duzuna, eta taldean aritzean, besteak animatzea eta haien lorpenengatik ere ikastea eta poza hartzea.

Eta zu zeu beste kirol batzuetan ere aritzen zara?

Kirola orokorrean gustoko dut: tenisa, korrika… egia esan ez naiz geldi egiten direnetakoa!

Eta zaldian, zein lehiaketetan aritu zara?

Euskadin autonomikoetan aritu naiz, Espainia osotik baita eta nazioartekoan, Espainiako selekzioan hainbat lehiaketetan izan naiz: Campeonato Europaa, Italia, Alemania, Holanda, …

Estatu mailan, nire kategoriako 4. gelditu nintzan, Euskadiko 1.a eta mundo mailan 2. Espainiako selekzioagaz.

Hainbat dira! Eta aurrerantzean?

Selekzioan joan nahi nuke aurten ere eta 1,50eko obstakuluak gainditu.

Sariak aipatu ditugu, baina zenbat lan dago lorpen guzti hauen atzean?

Asko egia esan, egunero noa entrenatzera, egunean 3 ordu. Handik bueltan nire ikasketei ekin behar diet eta  arlo pertsonalean ere errenuntziak eskatzen ditu. Kirola bera oso polita da, baina lan asko eskatzen du, dedikazioa eta konpromisoa, bai zaldiarekiko, baita ikasketekiko ere. Gainera, horrenbeste denbora ematean kirol garestia biurtzen da eta bueltan nire aldetik ahal dudan dena eman behar dut.

Eta aurrerantzean, datorren ikasturtera begira zein helburu dituzu?

Injenieritza ikasteko naz eta ikusi behar, baina ez dut horrenbeste denbora izangoi zaldiari emateko. Lehentasuna Unibertsitatea izango da.

Oso ondo Arantza, erakutsitako dedikazio, konpromisoa etta gaitasuna kontutan izanda, ziur gagoz Unibertsitatean ere ondo joango zaizula. Ondo segi eta aurrera!

Agian gustatuko zaizu

Azken albisteak

11
2024/12/18
Hezkuntza menstruala: tabuak apurtu eta kontzientzia eraiki
11
2024/12/17
Mugitek: hezkuntza, enpresa erronka bihurtzen denean
11
2024/12/17
Expertia: familiak irakasle
11
2024/12/17
Ate irekien lehen jardunaldiak ospatu ditugu, baina oraindik garaiz zabiltza!
11
2024/12/16
Zer ikasi nahi duzu Batxilergoaren ondoren?
11
2024/12/16
Uretan demostrazioa!

Buletinean harpidetu

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.