You have 0 items in your cart
🎉 Gaur, Lauaxeta Ikastolako hiru ikaslek, Aitziber Ibarra, Izaro Poza eta Maider Uriarte, UVGuard proiektua aurkezten dute Bartzelonan ospatzen den nazioarteko Exporecerca Jove azokan.
🔬 UVGuard azaleko minbizia prebenitzeko irtenbide teknologikoa da, APP eta UV izpiak detektatzeko eskumuturreko baten bidez, eguzki-eraginpean denbora gehiegi egotea ekiditen laguntzen duena.
🌍 Exporecerca Jove ikerketa sustatzeko eta gazteen arteko ezagutza-trukea bultzatzeko nazioarteko azoka da, eta aurten bere 25. edizioa ospatzen du. Lehen fasea martxoaren 5etik 8ra egingo da, eta apirilean finala jokatuko da.
💡 Zorte on zientzia-abentura honetan! 👏🔥