Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Irakurketa eta alkarlaguntza, biak batera

Posible al da ekimen bardin baten bitartez irakurketa eta alkarlaguntza, biak sustatzea? Zalantzarik ez. Hori da hain zuzen ere egun honeetan Lauaxeta Ikastolan, 2. eskuko liburuen azoka solidarioaren bitartez lortzen doguna.

Jarraitu irakurtzen.

Eta zelan gauzatzen da? Datorren apirilak 27 eta 28an, zuen etxeetatik, 2 eta 18 urte bitarteko irakurleei zuzendutako liburuak bialdu daikezuez, maiatzak 2 eta 3an, azoka solidario bat ospatuko dogularik. Liburu guztiek euro bateko salneurria izango dabe eta liburu bat baino gehiago eskuratu ahal izango da, nahi ezkero.

Salmentarekin ateratzen dan dirua La otra mirada GKEk Senegalen daukan proiektu bat burutzeko erabiliko da. Helburua herritarrentzat gutxieneko zerbitzuak izateko elektrizitatea lortzea da.

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagaitik!

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu