Zerbitzu osagarriak

Lauaxeta Ikastola > Zerbitzu osagarriak

Garraioa

Lauaxeta Ikastola

29 autobus aritzen dira ikasleen garraioan. Ikasturtearen hasieran, garraioaren antolakuntza egokitu egiten da dauden beharrei erantzuteko eta familiek zerbitzua hobetzeko egiten dituzten iradokizunak aintzat hartuz.

Astelehenetik ostegunera bitartean garraio zerbitzua dago eskolaz kanpoko jardueretarako ere.

Garraio ahalik eta seguruena izan dadin, Ikastolako Zuzendaritzak zerbitzuaren dokumentazioa indarrean dagoela ziurtatzen du une oro.

Jantokia

Janaria Ikastolako sukaldean bertan prestatzen da, mediku kolegiatuek egiaztatutako berezitasun dietetiko guztiak kontuan hartuz.

Berme osoko gastronomia enpresa bat arduratzen da hornikuntzaz eta menuen osaeraz, dietetika eta nutrizio irizpideei jarraituz eta janaria prestatzean arau higienikoak eta sanitarioak aplikatuz.

Jantokiaren zaintza eta kudeaketari dagokionean, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, irakasleak eta laguntzaile talde bat arduratzen dira umeez. Bigaren Hezkuntzan eta Batxilergoan lan hori laguntzaileen esku dago.

Sukalde eta jantoki lana hobetzeko helbururekin, bi urterik behin menuen auditoriak egiten dira, jarraian dituzuelarik azken auditorietatik aplikatutako hobekuntzak. 

  • Frijituak olio kantitate gutxiagoren beharra duten sukaldaritza-teknikengatik ordezkatzea, hala nola, labeak.
  • Arrautzez egindako platerren maiztasuna areagotu, astean behin.
  • Koipe ugariko haragi prestaketen murrizketa (saltxitxak, hanburgesak, …).
  • Fruten maiztasuna handitu postreetan, 3 errazio izatetik 4 izatera pasatuz. Horrela, zuntz, bitamina eta mineralen kontsumoa sustatuz.
  • Postrean, esnekien maiztasuna astean behinekoa izatea, horrela azukre sinpleen murrizketa lortuz menuan.
  • Ikastolan 8 urtera arteko haur guztiei eskaintzen zaien hamaiketakoa fruta da beti, ikasleek egunean zehar egiten duten frutaren kontsumoan modu positiboan eraginez.

Menua ikusteko, klikatu “Deskargatu” dioen botoian.

Bertoko plana

Lauaxeta Ikastolak Bertoko Plana jantokiaren ardatzetariko bat da.

Plan honetan, menuan eskeintzen diran produktuak hurbilekoak eta era artesanoan lortutakoak direnen  portzentaia handiagotzeko konpromisoa hartzen da. Bertoko Plana sakonago ezagutzeko, klikatu ondoko lotura.

Elikadura heziketa

elikadura osasuntsua

Elikadura osasuntsua egunerokoan ikasketa bezala kontsideratzen denez, adin ezberdinetako ikasleek jantokiko kudeaketari lotuta formazio plan bat jasotzen dute urtez urte. Arlo honetan, besteak beste, ondokoak egiten dira:

  • GASCAren zentralera bisita (DBH 3. mailako ikasleei zuzendua)
  • Elikadura, elikadura gaisotasunak, etabarren inguruko hitzaldia (DBH 3.mailako ikasleei zuzendua)
  • Lauaxeta Ikastolako blogerako kolaborazioa, elikaduraren inguruko artikuluen bitartez
  • Sektoreko profesio eta irteera profesionalak gertutik ezagutzeko aukera: sukaldaria, dietetika eta nutrizioa, … (Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Hiruhilabeteroko menuaren hobekuntza: CO2 aztarna baxuko menuak, gantz baxuko jaki osasungarriak, gure lurraldeko elikagaiak, produktu ekologikoak (ikasle guztientzat)
  • Jaki internazionalak, sorpresaz: janari asiarra, italiarra edo mexikarra (DBH eta Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Menuaren aldaketa puntualak, sorpresaz: etxeko San Jacoboak, hanburgesa, tortila betea eta pizza (Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Urteroko formazio kurtsoa (sukaldari nagusiari zuzendua)
  • Elikagaien manipulazio formazioa, bai eta jarreren trataera eta antolaketaren ingurukoa (sukaldeko langile guztiei zuzendua)

 

Baliabide didaktikoak eskuratzeko zerbitzu kooperatiboa

Ikastolatik, maila bakoitzerako beharrezko diran baliabide didaktikoak (ipad-ak, ordenagailuak, liburuak, edota bestelako materialak) eskuratzeko zerbitzua eskeintzen da, bolumen handiko erosketak egiteak dituen baldintza berezietan gainera.

Aldi berean, ikastolaren bitartez eskuratutako dispositibo teknologiku desberdinen mantenimendu zerbitzua ere eskeintzen da, familiak dagokiozan eginbeharretaz arduratu ez daitezan.

Ikastolak, erreprografia zerbitzuak ere eskeintzen ditu, kurtso osoaren zehar.

eLiburutegia

Hemendik, eLiburutegira sartu zaitezke; Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena.

Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Kirol jantziak

Soin hezkuntzarako eta Eskolaz kanpoko kirol taldeetan aritzeko beharrezko kirol erropa Ikastolako dendan (fisikoki edo online) eskuratzen da.

Botikina

Lauaxeta ikastolak botikin zerbitzua du.

Bertan beti dago klinika auxiliar profesional bat sendaketa arinak egiteko edo gaixorik sentitzen den ikaslea atenditzeko eta, hala behar bada, istripu baten ondorioz, ikaslea dagokion osasun-zentrora eramateko.