You have 0 items in your cart
Aste honetan, Bihotzez elkartearen eskutik, Lauaxeta Ikastolako HHko irakasleek kardiopatien inguruko saio bat garatu dabe. Izan ere, gurasoentzat pausu garrantzitsua da seme-alaben eskolaratzea, eta are gehiago kardiopatia bezalako zailtasun bat dagoenean.
Gehiago jakin nahi? Ondoren eskaintzen deutsugu aukera.
Familiei ezezik, Bihotzez elkarteak, hezkuntza profesionalentzat ere aholkularitza eta formazioa eskaintzen dauz. Izan ere, kardiopatia bat profesionalentzako ere egoera barri bat izan daiteke.
Bihotzezen eskutik, gaixotasun honen eraginez sortarazten diran zailtasun fisiko, ikasketa-zailtasun eta gizarteratze-zailtasunen inguruan hausnartu eta ikasi gendun.