You have 0 items in your cart
Apirilaren 6an irabazitako garaikurra hainbat taldetatik pasatuko da “Guztion Kopa” ekimenaren barruan. Lauaxetan, gure futbol taldeei eta horiek osatzen dituzten pertsona guztien esfortzuari eskaintzen diegu. Zuei esker dugu gaur Errege Kopa Lauaxetan.
Athletic harrobian oinarritzen den kluba da, lurrean trebatutako jendearengan, eta lan horretarako funtsezko zati bat hitzartutako klubak dira. Horregatik, Ibaiganek apirilaren 6an lortutako titulua partekatu nahi izan du, Sevillan eskuratutako Errege Kopa, alegia. Guk, hitzartutako klub gisa, meritua ikasleei zabaltzen diegu. Aurrera, txapelduinak!