Lauaxeta Ikastolako Agenda 2030 taldeko ikasleek une historikoa bizi izan dute gaur: kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plakak piztearena.
Jasotako deialdiaren ondoren, Lehen Hezkuntzako Agenda 2030 taldeko ikasleak zuzendaritzarekin bildu dira, eta bi ikasle arduratu dira eguzki-plakak pizteaz. Denboran gogoratuko dutela aitortu duten une sinbolikoa.
Aplikazio batek plakek sortzen duten energiari buruzko datuak biltzen ditu, zenbat energia kontsumitzen dugun, zenbat sortzen dugun eta, beraz, kanpotik zenbat erosten dugun erakutsiz. Datu guzti horreek biltzen zituen bitartean, ikasleek denbora hori eman dute gaur egun testigu izan diren unearen garrantziaz hausnartzen:
• Ez gara etrabat autonomoak, baina ikastolak kontsumitzen duen energiaren zati handi bat sortzen dugu.
• Energia ez-kutsatzailea da eta, beraz, ikastola iraunkorrago baterantz urrats handia da.
• Faktore batzuk ez daude gure esku, hala nola klima, eguraldi ona, eguzkiaren kokapena eta urtarokotasuna, eta, horrekin batera, eguzki-orduak egunean.
• Baina, horrekin batera, badira gure esku dauden faktoreak: kontsumo arduratsu eta jasangarriarekin jarraitu behar dugu.
Argi eta garbi atera dituzten mezuak dira, eta gelako gainerako ikaskideei helarazteaz arduratuko dira. Guztiek benetako datuen eguneroko jarraipena egin ahal izango dute, ikastolako ageriko leku batean jarriko den pantaila bati esker.
Azken batean, beste urrats bat da Lauaxetaren iraunkortasunaren aldeko apustuan, Europar Batasunak hein batean finantzatua izan dena, Fondos Next Generation laguntzen barnean, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Instalazioaren alderdi teknikoagoei dagokienez, autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa da, 110,40 kWp puntako potentziarekin gainjarria duena, 100 kWn-eko potentzia nominala, 104.147 kWh-ko balizko sorkuntza batekin eta 78.467 kWh-ko sorkuntza errealarekin.