You have 0 items in your cart
Datorren azaroaren 25a emozioz beteriko gaua izango da eta Lauaxeta oso ondo ordezkatuta egongo da. Abesbatzako ikasleak izango dira Fair Saturdayren inaugurazio ekitaldira joango direnak egun horretan, 20: 00etan, Bilbao Arenan.
Kulturaren aldeko mugimendu horren berri izan genuenetik, bat egin genuen harekin. Hainbat ikasturte dira jada, ez bakarrik azaroaren azken larunbateko ekitaldiagaz bat egiten dugula, baita ere urtero Fair Saturdaytik martxan jartzen dela pentsatzeko ipuinak ekimenean ere.
Inaugurazio ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, esteka hau utziko dizugu, eta pentsatzeko ipuin lehiaketari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, beste hau utziko dizugu.
Bitartean, gure artisten bideo batekin utziko zaitugu!
!